Eu

Eusko Jaurlaritzak Mugikortasun Jasangarriarekin duen konpromisoaren adierazpena

2018.eko irailak 24

Itxi da Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astea eta ikusi dugu Euskadin ere arrakasta izan dutela gero eta eraginkorragoa eta ingurumenarekin gero eta errespetuzkoagoa den mugikortasunarekin sentsibilizatzeko eta konpromisoa hartzeko zenbait ekintzak.

Testuinguru horretan agertu naiz, Eusko Jaurlaritzak Euskadi osorako Mugikortasun Jasangarriaren Eredu baten alde duen konpromisoa adierazteko, betiere ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-printzipioei jarraikiz.

Gainera, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Legebiltzarreko Batzordean Mugikortasun Elektrikoaren Plana –oraintsu Gobernu Kontseiluak onetsi duena– eta EAEko Errepideen Legearen hirugarren aldaketa izango den lege-proiektua aurkezteko egunean egin nahi izan dut agerraldia. Bi gai horiek, nolabait Euskadirako mugikortasun koordinatuaren eta eraginkorraren hobekuntzari eta aurrerapenari lotuta.

Mugikortasun Jasangarriak zenbait alderdi jaso ditu eta horietako batzuek, zeharka, hainbat tresna eta erremintaren koordinazioa behar dute, betearazpen-, araudi- eta legeria-eremuetan.

Hori horrela, Gobernu honek sustatzen dituen zenbait erreferentzia ditugu, besteak beste: 2030erako Garraio Jasangarriaren Plan Gidaria, 2030erako Euskadiko Estrategia Energetikoa, 2050erako Klima Aldaketaren Euskal Estrategia, 2020 Bide Segurtasuneko eta Mugikortasun Seguru eta Jasangarriko Plan Estrategikoa eta 2013-2020 Euskadiko Osasun Plana, besteak beste. Nolanahi ere, horiek guztiak honako dokumentu honetan oinarritzen dira: “Gure mundua eraldatzea: Garapen Jasangarrirako 2030erako Agenda”. Dokumentua Nazio Batuen Batzarrak onetsi zuen, 2015eko irailaren 25ean.

Euskadin, araudiaren ikuspuntutik, beharrezko urratsak eman ditugu orain arte, eta, orain, etorkizuneko mugikortasun jasangarriaren eredu modernoena eta eraginkorrena ezartzeko jauzi kualitatiboa eraginkorren ematen lagunduko digun tresna izango omen dena falta dugu.

Hori Euskadiko Mugikortasun Jasangarriko Legea da; legea onestea Gobernuaren legegintza-egutegiko konpromisoa da. Tresna esanguratsua da eta uste dugu 2018a amaitu aurretik lege proiektuaren tramitazioari ekin ahal izango diogula. Horrela jarriko da jendaurrean eta orduan bildu ahalko ditugu gizarte-eragileen ekarpenak.

Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Ereduaren/Sistemaren oinarri ditugun printzipioak

Euskadi ez da hutsetik hasten, baina egungo ereduaren gizarte-, ingurumen- eta ekonomikoa kostuak arintzen lagunduko duten alternatibak aurkitu behar ditugu eta, zehazki, jasangarritasunean oinarrituko den ereduan aurrera egin.

Euskadiko administrazio publikoek mugikortasun jasangarria sustatuko duten politikak sustatzeko konpromisoa dugu. Hori dela eta, mugikortasunaren eraginkortasunerako helburuak lortzeko garatu beharreko politika publikoen katalogoa honetan datza:

  • Mugikortasun-politikak sartzea garraioaren plangintza integralean eta horiek, aldi berean, lurralde-antolamenduaren, azpiegituren plangintzaren eta hirigintza-berrantolamenduaren politiketan.
  • Garraio publikoaren elektrifikazioa sustatzea eta, horretarako, trenbide-garraioa lehenestea eta emisiorik gabeko garraio-ibilgailuak erabiltzea.
  • Euskadik garraioa hobetzeko plana izatea eta, horrela, kudeaketan garraio-mota guztiak integratzea, jasangarritasunean oinarrituta.

Mugikortasun Jasangarriaren Sistema berriaren helburuak

  1. Sistema bakarra.

Garraio-sistema integratua eratzea eta, horrela, Euskadiko garraioa erabiltzailearentzat sistema bakarra izatea.

  • Lurraldeetako garraio-agintariekin koordinazioan, foru-aldundiek eta udalek elkarrekin dihardugu lanean, Euskadiko Garraio Agintaritzan.
  • Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko dauden baliabideak hobetuko dituen eta ekonomikoki jasangarria izango den garraio-sistema
  • Erabateko elkarreragingarritasuna: ordaintzeko sistema unibertsala diseinatu eta ezar dadin sustatzea.
  1. Garraio publikoa eta kolektiboa lehenestea eta, horretarako, erregai fosilak kontsumitzen ez dituzten baliabideak aukeratzea.
  • Garraio publiko elektrikoa ezartzeko adibideak, BEI edo tranbia (errei esklusiboa eta semaforoan lehentasuna).
  • Garraio jasangarria sustatzea eta lehenestea.

Mugikortasun Elektrikoaren Plan Integralean (MEPI) udalek eta konpainiek autobus konbentzionalen ordez besteak beste autobus elektrikoak edo hibridoak erosi ahal izateko pizgarriak jaso dira.

  • Zerbitzuen eskaintza publikoaren bidez, garraio pribatuaren beharra murriztea eta, horretarako, hirietako zirkulazioa arindu ahalko da.
  1. Trenbide-garraioa lehentasunezkoa mugikortasun-sisteman
  • Trenbide-sareak garraio publikoaren eskaintzaren ardatz egituratzaile gisa sartzea. EJk maila anitzeko trenbidearen aldeko apustu inbertitzaile argia egin du: metropolitarra-metroa, hiri barrukoa-euskotren, AHT.
  • Helburu horretarako, errepideko garraioa trenbide-garraioaren osagarri gisa hartu behar da, eta ez ezarri errepideko zerbitzuak trenbide-zerbitzuaren eskaintza nahikoa duten eremu geografikoetan.
  1. Barruko eta kanpoko konektibitatea.
  • Euskadiko lurralde-oreka eta bere egitura ekonomikoaren lehiakortasuna sustatzea, barruko eta kanpoko konektibitatea sustatzen duten garraio-azpiegituren sarearen bidez.
  • Kanpoaldearekin AHTaren bidez konektatzea. Atsegin handiz hartu dugu, baina sorpresa handirik gabe, Violeta Bulc Garraio komisarioak oraintsu euskal Y-a bultzatzeko esandako hitzak. Komisarioak berriro ere nabarmendu du euskal Yak duen lehentasuna, EB osorako balio erantsi handiko azpiegitura baita.
  1. Intermodalitatea.
  • Intermodalitatea sustatzea pertsonen eta salgaien garraioan, garraio publikoko sare integratuaren eta koordinatuaren bidez eta garraio tradizionalaren beharrak murrizten dituzten zentro logistikoen bidez.
  • Pertsonak: Estazio multimodalak: autobusa-trena-metroa-tranbia-bizikleta.
  • Salgaiak: tren eta postuen konexioak; VSF eta Astigarraga-Lezo-Irun

Plataformak: Arasur / Jundiz / Lezo.

Mugikortasun jasangarriaren hobekuntzarako inbertsioak 2018-2020

PIME 2018-2020ari dagozkion 494 miloiez gain, Eusko Jaurlaritzak mugikortasun jasangarriaren sistemaren hobekuntza lagunduko duen beste inbertsio gehigarri bat aurrikusten du, Euskotrenen flota berritzeko, Bilboko Metroan eta Gasteizko Tranbian hobekuntzak egiteko eta Abiadura Handiko Trenaren lanetarako.

Kontzeptuen baturarekin, Eusko Jaurlaritzak 839 mila miloiko inbertsioa egingo du 2018-2020 urte bitartean Euskadik Mugikortasun Jasangarriaren Sistema egokia izan dezan.

 

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlaciarBlue
    2018.eko irailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Declaración de compromiso del Gobierno Vasco con la Movilidad Sostenible ➡︎ https://t.co/dYjJSKqsUQ https://t.co/X8SXR5kSdj

  • @s0ffi
    2018.eko irailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Declaración de compromiso del Gobierno Vasco con la Movilidad Sostenible ➡︎ https://t.co/dYjJSKqsUQ https://t.co/X8SXR5kSdj

  • @Gob_eus
    2018.eko irailak 24

    Comentario de Twitter:
    🔵 Eusko Jaurlaritzak Mugikortasun Jasangarriarekin duen konpromisoaren adierazpena ➡︎ https://t.co/JMHJ7eGhaD https://t.co/ETG0jGW7M3

  • @Gob_eus
    2018.eko irailak 24

    Comentario de Twitter:
    🔵 Declaración de compromiso del Gobierno Vasco con la Movilidad Sostenible ➡︎ https://t.co/dYjJSKqsUQ https://t.co/X8SXR5kSdj

Ekitaldiko kargudunak