Berriak Kultura
Eu

Gure Artea sarien deialdia onartu da (2011-02-15(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko otsailak 15

Agindua, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea sarietarako deia egiten duena

Kulturako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak arte plastikoak eta ikusizko arteak sustatzea helburu duten Gure Artea Sariak deitu eta arautzen dituen Agindua onartu du. Gure Artea Sariek 75.000 euro banatzen dituzte sarituen artean, eta pertsona horiek euskal arte garaikideari eta kulturari egindako ekarpen garrantzitsua aitortu nahi dute. Batetik, egileak saritzen dituzte, ibilbide profesionalagatik zein azken urteetan egindako lan sortzailearengatik, eta bestetik, hainbat agente saritzen dituzte, arte plastikoetan eta ikusizko arteetan egindako jarduera orokor edo zehatzengatik.

Gaur onartutako Aginduak arte plastikoak eta ikusizko arteak sustatzea helburu duten Gure Artea Sariak deitu eta arautzen ditu. Hiru modalitate daude:

- Ibilbide artistikoa aitortzen duen saria: lan sortzaileagatik eta kulturari eta arte garaikideari egindako ekarpenagatik nabarmendu den artista aitortzen du, bere obra osoa eta izandako ibilbidea kontuan hartuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan