Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Eusko Jaurlaritzak FEKOOR erakundea babestu du Bilboko Areatzan egin duen urteko elkarte-festan

2018.eko irailak 23
  • Gizarte Politiketako eta Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordeek desgaitasun fisiko eta organikoa duten pertsonen inklusioaren aldeko aldarrikapenarekin bat egin dute

VG 18 09 23

Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibia eta Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuorde Fátima Ansotegi Bizkaiko Gutxitasun Fisikoa edo/eta Organikoa duten Pertsonen Federazioak (FEKOOR) antolatutako elkarte-topaketan izan dira gaur. Ekitaldian, FEKOOR erakundeko presidente José Antonio Espinosak bizitza independentearen aldeko adierazpen bat irakurri du.

Bi sailburuordeek jardunaldi ludikoan hartu dute parte. Ekitaldian, halaber, honako hauek izan dira, besteak beste: Feekor-eko zuzendari Juan Carlos Sola, Bizkaiko Foru Aldundiko Autonomia Pertsonala Sustatzeko zuzendari nagusi Sergio Murillo, Bilboko bigarren alkateorde Alfonso Gil, Bilboko Gizarte Ekintzako zinegotzi Iñigo Pombo, Alkatetza, Kontratazio eta Giza Eskubideen zinegotzi Gotzone Sagardui, Udalberriko zinegotzi Amaia Arenal, Goazen taldeko zinegotzi Kontxi García eta Bilboko PP alderdiko bozeramaile Luis Eguiluz.

FEKOOR irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, Eusko Jaurlaritzak 'onura publikokotzat' hartu duena. Desgaitasun fisikoa eta/edo organikoa duten pertsonen Bizkaiko 20 elkarte nagusiak biltzen ditu eta 8.000 bazkide baino gehiago ditu. Erakundea osatzen duten 20 elkarte horiek erreferentzia dira desgaitasun fisikoa eta organikoa duten Bizkaiko 35.000 pertsonentzat.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)