Eu

UPV/EHUk bat egin du Euskaraldiarekin

2018.eko irailak 21

UPV/EHUk Euskaraldiarekin bat egin du. Atxikimendua adierazteko, Bilboko Ingeniaritza Eskolan antolatu den ekitaldian parte hartu dute Nekane Balluerka errektoreak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak.

“Euskal Herriko Unibertsitateak hasieratik argi izan du Euskaraldiaren ekimena bere egitea. Norbanakoen borondateaz gain, elkarlana ezinbestekoa baita, erakundeen arteko elkarlana eta unibertsitatea osatzen dugun kideen arteko elkarlana”, azaldu du Nekane Balluerka errektoreak.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak UPV/EHUk euskararen alde egin duen eta egingo duen lan garrantzitsua azpimarratu du: “Euskara azkartzeko bide horretan, lekukoa ez ezik, gure unibertsitate publikoa protagonista ere izan da: eragile aktibo bat izan da. Eta seguru gaude euskarari lotuta ate joka ditugun erronkei heltzeko orduan ere proaktiboa izango dela”. “Euskaraldia amaitu ostean, 12. eguna etorriko da, eta espero dut egun horretan gure campusak benetako euskararen arnasguneak izatetik hurbilago izatea”, erantsi du.

Ekitaldian ere, joan den ikasturtean AKTIBATU programan koordinatzaile gisa aritu diren irakasleak omendu dituzte. Aktibatu pizgarri garrantzitsua izan da unibertsitateko kideen hizkuntza ohituren aldaketarako estrategiak lantzeko, euskararekiko konpromisoaren eta jokabidearen inguruan hausnartzeko nahiz erabilera sustatzeko praktika egokiak ezagutarazi eta partekatzeko.

UPV/EHUn dagoen euskaldunen kopurua kontuan hartuta, belarriprest edo ahobizi izateko animatu nahi ditu Euskaraldiak komunitateko kideak. Izena eman daiteke esteka hauetan:

Arabako Campusean:

http://izenematea.euskaraldia.eus/ehu-araba/

Bizkaiko Campusean:

http://izenematea.euskaraldia.eus/ehu-bizkaia/

Gipuzkoako Campusean:

http://izenematea.euskaraldia.eus/ehu-gipuzkoa/

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak