Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

BJKNrekin akordioa, auzitegi nazionalean terrorismoaren biktimei eskaintzen zaien arreta hobetzeko (2011-02-15(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko otsailak 15

Erabakia: Botere Judizialeko Kontseilu Orokorrarekin hitzarmen bat sinatzeko baimena emateko dena, hain zuzen ere atentatu terroristetako biktimentzako informazioa eta artapena hobetzeko.

Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena eman du Auzitegi Nazionalean atentatu terroristen biktimei eskaintzen zaien arreta pertsonalizatua eta laguntza hobetzeko lankidetza-hitzarmena sinatzeko Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin (BJKN).

Auzitegi Nagusian -horixe da terrorismo-delituak epaitzeko eta exekutatzeko legezko eskumena duen organo judiziala- dagoeneko badago Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Bulego bat; auzitegiko langileak arduratzen dira bertan zerbitzua emateaz.

Hitzarmen honek dakarren berritasuna da Eusko Jaurlaritzak, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren bidez -hain zuzen ere Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bidez- terrorismoaren biktimei arreta pertsonalizatua eta laguntza emateko langileak jarriko dituela ahal bezain laster.

Bi erakundeek -Botere Judizialak eta Eusko Jaurlaritzak- oso garrantzizkotzat jotzen dute Auzitegi Nazionalera joaten diren atentatu terroristen biktimek hartzen duten informazioa, arreta eta laguntza hobetzea.

Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko 4/2008 Legeko 3. artikuluak, biktimek justizia-arloan dauzkaten eskubideei buruzkoak, helburu hauek lortzeko neurriak hartzeko eskatzen die botere publikoei:

a) eragiten dieten prozeduren egoerari buruzko informazioa ematea.

b) zigor-arloko prozesuetan eta administrazioarekiko auzi-prozesuetan biktimek prozeduretara irispidea izatea eta behar dituzten baliabide juridiko, ekonomiko, tekniko eta psikologikoak eskuragarri izatea.

c) ekintza terroristen eraginpeko bihurtu dituzten ekintza terroristak direla-eta egiten diren epaiketetara joateko laguntza pertsonala eskaintzea.

d) biktimen segurtasunaren eta intimitatearen zaintza sustatzea, prozesu judizialetan parte hartzen dutenean, esku-sartze ez-legitimoetatik edo beldurrarazte- eta errepresalia-egintzetatik eta bestelako edozein irainetatik edo laidotatik babesteko.

Auzitegi Nazionaleko epaiketetan biktimei laguntzeko zeregina Maixabel Lasak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Bulegoak bete ohi du.

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur baimendutako akordioaren bidez, erabiltzeko moduan dauden baliabideak optimizatu nahi dira, ematen den zerbitzua hobetzeko.

Ildo horretan, Justizia Sailak biktimei arreta eskaintzen daukan eskarmentuak -Terrorismoaren Biktimentzako Laguntza Zerbitzuak eta informazio, laguntza eta datu-trukeko prozesuek zentralizatzen dute Euskadin eskarmentu hori- lagundu dezake terrorismoaren biktimei eskaintzen zaien arreta hobetzen

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan