Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Irakasleen Etengabeko Prestakuntzako Planean lankidetzan jardun nahi duten erakundeentzako diru-laguntzak (2011-02-15(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko otsailak 15

Agindua: honen bidez, Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkeztuz sail honekin batera lan egin nahi duten erakunde publiko eta pribatuei egiten zaie dei.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, gaur agindu bat onartu du, Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi duten erakunde publiko eta pribatuei Irakasleen Etengabeko Prestakuntzako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko dei egiten dien agindua.

Agindu honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan irakasleak prestatzen diharduten edo jardun nahi duten legez eratutako erakunde publiko eta pribatuei dei egitea da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetza-proiektuak aurkez ditzaten, Irakasleen Etengabeko Prestakuntza Plana garatzeko, eta, batez ere, 2011/2012 ikasturterako 2,6 milioi euroko gehienezko kopuruarekin aurreikusita dauden lehentasunezko programak garatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan