Eu

Euskadik urte osoan izandako turismoaren hazkunde eutsia aztertu du Retortillo sailburuak

2018.eko irailak 24
  • 2,1 milioi turistak baino gehiagok hartu dute ostatu Euskadiko hoteletan eta landetxeetan urtarriletik abuztura.
  • Euskadira etorritako bisitarien kopurua gehitu egin da abuztuan ‒21.000 pertsona gehiago‒ eta mantendu egiten da urtarriletik erakutsitako joera.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok udan eta urtearen lehenengo seihilekoan izandako turisten sarreraren balantzea egin du gaur. Sailburuak nabarmendu duenez, “Euskadiko turismoaren eboluzioak ez dio jarraitzen Espainiako beste leku batzuetako joerari, ez baitago oinarrituta eguzki eta hondartzako turismoan, eta ez dago lehian mediterraneoan nazioarteko bultzada berreskuratzen ari diren helmugekin”.

Abuztuan Euskadira etorritako bisitarien datuak, EUSTATek landuak, balioztatu ditu gaur Retortillok. “Abuztuan izandako turisten sarrerak igo egin dira joan den urtearen aldean, beste Autonomia Erkidego batzuetako bisitarien eta atzerrikoen arteko oso antzeko proportzio batean. 380.000 pertsona inguruk aukeratu zuten Euskadi, % 6 gehiago joan den abuztukoen aldean”.

Sailburuak zehaztu duenez, turismoa hazi egin da 3 lurraldeetan abuztuan. Bizkaian 10.350 pertsona gehiago zenbatu dira; 11.177 Gipuzkoan, eta 169 Araban. Araban, hoteletan izandako beherakada txikia landetxeetan izandako gorakadarekin konpentsatu da.

Orain arte, hau da, urtarriletik abuztura, 2,1 milioi turista baino gehiagok bisitatu gaituzte, hotelak eta landetxeak bakarrik zenbatuta. Ondorioz, jarraitu du esanez Retortillok “urtea orokorrean ona izaten ari da, hilero izaten ari baitira hazkunde eutsiak. Datu horiekin planteatzen dugun erronka hauxe da, desestazionalizazioaren alde lanean jarraitzea eta, batez ere, fidelizazioaren alde, hau da, ostatu-gauak gehitzea eta horiekin batera turisten gastua”.

Horretarako, azaldu du, funtsezkoa da lurralde osoan zehar fluxuak banatzen jarraitzea, produktuen eta baliabideen eskaintza zabal bati bide emanez. “Dagoeneko horretan dihardugu, Euskaditik ibilbideak sustatzen dituen The Basque Route bezalako produktuei esker eta, besteren artean, Santiago Bideari eta Ignaziotar Bideari esker. Izan ere, beste aldagai batzuen artean, turistek gu bisitatzeko dituzten motibazioak aztertzen dituen IBILTURen azken txostenak dioenez, bideek eta ibilbideek % 12ko pisua izatetik % 20ko pisua izatea lortu dute 2 urte eskasetan. Turistek gero eta gehiago nahi izaten dute Euskadiko geografia osoan zehar mugitu eta ibiltzea”.

Eta horri beste produktu batzuk gehitu zaizkio “esaterako, ekoturismoa ‒arlo horretan martxoan antolatu genuen lehenengo foroa‒ edo turismo industriala ‒udazken honetatik egingo dugu horren alde apustu motibazio bat gehiago izan dadin Euskadiko turismoak ezaugarritzat duen eskaintza anitzean‒”.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlaciarBlue
    2018.eko irailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Udan eta urtearen lehenengo seihilekoan izandako turisten sarreraren balantzea egin da gaur ➡︎ https://t.co/AJO2BeRBr7

    👉🏻…

Ekitaldiko kargudunak