Eu

URAk eta Arabako Lantziegoko mahastizainek Valvarriniga errekastoan 550 metroko tarte batean ahalmen hidraulikoa handitu dute

2018.eko irailak 21
  • Ibai tarte hori metakinez buxatu zen, ibaiertzetako galeria-basoa erauzi eta gero
  • Ekintzak neguan jarraituko du: ibaiertzak birlandatuz

Vitoria-Gasteiz. 2.018.09.21. Uraren Euskal Agentziako Ibaiak leheneratu eta zaintzeko zerbitzuak Lantziegoko (Araba) Valvarriniga ibaiaren 550 metroko tarte batean ahalmen hidraulikoa handitu du, Lantziegoko mahastizain talde baten lankidetzarekin: ibaitarte horretako ibaiertzetako galeria basoa erauzitakoan, metakinak bildu eta ibilgua buxatu baitzen. Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du.

Mahasti eta bestelako laborantzen ekoizpen-area handituz joan ziren ahala, tarte horretako galeria-basoa murriztu zen. Ondorioz, aurki, metakinek ibilgua buxatu zuten (parez pare dakarren ahalmen hidraulikoaren murriztearekin), eta,  bertan, landaredia errotu zen; era berean, uraren higadurak erasan nabariagoak sortu zituen ibaertzetan; baita erriberako lur-eremuak galtzeko arrisku handiagoa eta bioaniztasunaren eskaste nabarmena ere.

Buxatutako ibilgu horren ahalmen hidraulikoa handitzeko lanak abuztuan burutu dira. Datorren neguan, bi ibaiertzak birlandatuko dira, 1,75 eta 2 metro zabalerako tarte jarraituan (ibilguaren parez pare),  tamainu ertaineko zuhaitzekin: bai ingurumenaren hobekuntza lortzeko; baita berriki hasarazitako ahalmen hidrauliko horri eusteko ere (galeria basoak ibaiertzak egonkortuz laguntzen du xede hori lortzen).

Izan ere, galeria-basoak ibaia autoerregulatzen du nabarmen. Beste onura askoren gain: ibilguan itzala ematen du; uraren berotzea saihesten du (hortaz, uren oxigeno-maila murriztea oztopatzen du); lezkak edota bestelako landareek ibilguan gora egitea oztopatzen du (ibilguan hasitako landareek metakinak pilarazten dituzte).

Arabako Errioxako edota Euskadiko mediterranear arroetako beste ibaietan legez, Valgarriniga ibaiaren ibilguan metakin, lezka eta landaredia nabarmen pilatu izan dira, galeri-basoa erauzi zelako.

Horregatik, ibilguaren handitzeaz haratago joatea beharrezkoa zen ekintza honetan: ibaiertzak lehengoratzea, zuhaitzak landatuz, ezinbestekoa zen. Gerizpea eman eta ibilguan landarediaren hazkundea murrizteko, eta berariazako ingurumen-zerbitzuak ahalbidetzeko.

Zonaldeko nekazari talde batek parte hartu du buxatutako ibilgu-tarte horren zabaltze-lanetan. Izatez, mahastizainak berak bildu ziren eta ibaiaren aldemeneko haien lur-eremuetan 1,75 m inguruko tarte jarraitu horretan landaketak egitea utzi zioten URAri.

Konpromiso horri esker, 1.400m³ metakin erauzi da, eta 24.000 euroko inbertsioa gauzatu da. Landaketa neguan egingo da, gelgialdi begetatiboarekin batera: landarediak ondo jalgitzeko, sasoirik aproposena.

Halabeharrez, irailaren 9an Lantziegon izandako ur-goraldiekin ikusi ahal izan da ibilguaren handitzeak bere xedea lortu duela: aldameneko zorurik ez baitu goraldiak bere egin.

“Jardunibide egokia oso, bai ibilguaren ahalmen hidraulikoa handitzeko; baita gure ibai eta errekastoetako galeria-basoa eta bioaniztasuna handitzeko ere. Baldinbaitere, halako egitasmorik lurraldeko beste ibai-tarteetan abiaraziko ahal da” azpimarratu du URAko zuzendari nagusi Ernesto Martínez de Cabredok.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak