Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

484.320 euro ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza-jardueretarako (2011-02-15(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko otsailak 15

Agindua, ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza-jarduerak eskolaren esparruan garatzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan jarraitu nahi duten edo lankidetzan hasi nahi duten irabazi asmorik gabeko erakundeentzat diru-laguntzak deitzen dituena.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran agindu bat onartu du eta agindu horren bidez dirulaguntzak deitzen dira eskolaren esparruan ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza-jarduerak garatzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan hasi edo jarraitu nahi duten irabazi asmorik gabeko erakundeentzat.

Agindu honek, 484.320 euroko aurrekontu bat duenak, ondorengo helburuak, batez ere, lortzeko 2011. urte osoan egingo diren jarduerak diruz laguntzea du helburu: ikasle ijitoen eskola-arrakasta areagotzea eta kulturen arteko elkarbizitza hobetzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan