Eu

Arabako Patataren kanpaina hasi da aukera onekin

2018.eko irailak 20

Udapa Kooperatibak Eusko Labela duen Arabako Patataren kanpaina hasi du bilketa aukera onekin, nahiz eta urtea klimatologikoki txarra izan da. Kanpaina irekita egongo da datorren apirilara arte, hortik aurrera Arabako Patata ez da  eskuragai egongo kontsumitzaileentzat.

Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrako zuzendariak, Peli Manterolak; Arabako Diputatu Orokorrak, Ramiro Gonzalezek; eta Udapako gerenteak, Alfonso Sáenz de Camarak, Vitoria-Gasteizko El Corte Ingles-en ospatu den kanpainaren aurkezpenean parte hartu dute.

Udapak 11 milioi kilo patata biltzea kalkulatu du hurrengo asteetan. Horri esker Eusko Label eta Euskal Baserri marken azpian ziurtatutako patata kopurua handitzea espero du. Patata guzti hauek, kalitatea eta jatorria bermatzen dituen HAZI Fundazioko kalitate protokoloak eta Ekoizpen Integratuaren Erregelamendua beteko dituzte.

Aurreko denboraldian Arabako Patataren kanpaina salmenta datuen ezin hobeekin itxi zen, 5.829.433 kilo salduta.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak