Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuak (2011-02-15(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko otsailak 15

Dekretua, Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuak onartzen dituena

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onetsi du Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuak onartzen dituen akordioa.

UPV-EHUren estatutu berri hauek gehiengo klaustroaren handi baten babesa izan zuten pasa den irailaren 23an eta hobekuntza nabarmenak jasotzen dituzte.

Estatutu berriek jasotzen dituzten berrikuntzen artean, Unibertsitateko Klaustroaren eta Gobernu Kontseiluaren osaketa berria aipa daiteke. Klaustroan, unibertsitateko kideen ordezkaritza organo gorenean, klaustrokideen kopurua 303tik 243ra murriztuko da eta gobernu kontseilua, unibertsitateko politika orokorraren jarraibideak eta jarraibideok aplikatzeko prozedurak ezarri eta garatzen dituena, handituko da, guztira 47 kide izango ditu.

Estatutuen beste berrikuntza batzuk hauek dira: unibertsitateko kide guztiei dagozkien eskubide eta betebehar komunak sartzen dituzte; ikasleen ordezkaritza organoak gehiago aitortu eta ikasleen araudi bat aurreikusten dute; irakasle eta ikertzaile figura berriak arautzen dituzte; Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuak Administrazio eta Zerbitzuetako langileengan duen eragina jasotzen dute. Halaber, Aldezlearen, hau da, UPV/EHUko arartekoaren arautzea aldatu dute hautaketa errazteko, behar duen adostasun zabala alde batera utzi gabe eta UPV/EHUren nazioarteko hedakuntzari arreta berezia eta Europako Goi Mailako esparru berrira moldatzea eskaintzen diote

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan