Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

CAF-ek EuskoTren konpainiari 900 Serieko lehenengo tren Unitatea emango dio

2011.eko otsailak 16

Construcción y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) deritzon enpresak goiz honetan EuskoTreni, Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoaren menpean dagoenari, garraioko euskal operadorearen 900 Serieko lehenengo tren Unitatea eman dio

Emate ekintza Beasaingo (Gipuzkoa) CAF-eko lantegian burutu da eta bertan Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburua, Iñaki Arriola, EuskoTreneko Kontseilari Eskuordetua, Javier Cruz, eta CAF-eko Kontseilari Eskuordetua, Andrés Arizkorreta izan dira. CAF EuskoTrenentzako guztira 30 tren Unitate egiten ari da, unitate horiek guztiek 201 Milioi Euroko zenbateko dute. Behin lehenengo Unitate hori Durangon EuskoTrenek daukan Tren Material Mugikorraren Mantenu Tailer nagusira eraman eta gero, Unitate berri horiek probatzeko eta martxan jartzeko prozesuari hasiera emango zaio. Lehenengo Unitatearen kasuan, balazta, trakzioa, segurtasuna, komunikazioa eta gainerako taldeen probaldiak hiru hilabeteko iraupena izango du.

Eusko Jaurlaritzak Beasaingo CAF lantegian EuskoTreneko 900 Serie berrietako (30 tren berri) lehenengo tren Unitate berria aurkeztu du. Serie berri honek tren sektorearen teknologia-berrikuntzarik aurreratuenak eransten ditu, besteak beste: teknologia, fidagarritasuna, jasangarritasuna eta erosotasuna eta joera modernoetan oinarritutako kanpoko eta barruko diseinuarekin.

Kanpoko eta barruko diseinuaren garapenerako, diseinuan eta berrikuntzan LKS (Mondragón taldea) aholkularitza zerbitzuaren laguntza izan du.

Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak 30 unitateko serie berri honetan egindako inbertsioaren guztizkoa 201 milioi Eurokoa da. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak tren material mugikorraren berrikuntza hasi du eta horrek Euskal Autonomia Erkidegoko berezko sarean emandako tren garraio zerbitzuen kalitate eta segurtasun maila hobetzeko bidea hasi du.

Unitate berriak martxan jartzeko planean aurreikusteko aurreikuspenen arabera, urte honetako ekaina bukatu baino lehen, lehenengo 3ak EuskoTreneko Lasarte Oria - Hendaia linean merkataritza zerbitzua eskaintzen egongo dira. Euskal operadoreak eskainitako ibilbide hori tren zerbitzu guztien artean eskaeran ustiapen burua da. Linea hori etorkizuneko Donostialdeko Metroaren oinarria izango da.

Azkeneko urteetan EuskoTreneko bezeroen artean material mugikorreko berrikuntzaren eskaera ikusten zen. Zerbitzuei buruz egindako kalitate ikerketetan urtez urte adierazten da tren material mugikorren flota berritzeko beharrizana dagoela. Hori baita antzeko zerbitzuak eskaintzen dituzten beste tren konpainia batzuk egin dutena.

Unitate berriek gainera segurtasuna eta sistemaren fidagarritasuna hobetuko duten hobetzeko teknologia-elementuak sartzea utzi dute. Hobekuntza horiek Eusko Trenbide Sarea - Red Ferroviaria Vasca (ETS) Erakunde Publikoak Azpiegitura mailan eta Segurtasun Instalazioetan sartuko diren bestelako hobekuntzak osatuko ditu.

Modelo berrietan sartutako segurtasun sistematariko bat anticlimber deritzona da. Sistema horrek, deformazioak bereganatzen ditu eta istripuren bat izanez gero, ibilgailuak bata bestearen gainean jar daitezen eragozten du. Estrukturaren diseinua ere energiaren xurgatzea gehitzeko pentsatuta dago.

Unitate hauek 3.500 eta 200 Serietako Unitateak ordezkatzen joango dira, unitate hauek zaharkituta baitaude. 3.500 Serietako Unitateak 1977tik 1978ra bitartean CAF enpresak diseinatu eta eraiki zituen General Electric talde elektrikoekin, egun guztira 15 unitatek zirkulatzen dute. Beste aldetik, egun dauden 200 Serieko Unitateak EuskoTrenek 1983an CAF, Babcock & Wilcox eta Westinghouse enpresekin batera kontratatuak izan ziren. Tren hauek 1985ean hasi ziren zirkulatzen.

SARTZEKO ERRAZTASUNA, JASANGARRITASUNA, ERGONOMIA...

900 Serie berriko Unitate berriek sarrerako ateetan erdiautomatikoak diren arrapala integratuak ditu eta itsuentzako soinu-abisutan azken berritasunak, eta baita entzuteko zailtasunak dituzten pertsonentzat argi-seinaleak.

Unitate bakoitzak 4 kotxe ditu eta 214 bidaiari eserita garraiatu ditzake eta har dezakeen gehienezko abiadura 100 kilometro ordukoa da. Tren kotxe bakoitzeko barrualdea oztoporik gabe diseinatua dago bidaiariei mugikortasuna errazteko.

Gainera makinarien postua gidatzeko baldintzarik onenak izan ditzan bermatzeko diseinatu da, ikuspen baldintza antropometrikoa zein iskiatikoaren aldetik, eta baita gidariari erosotasunik handiena emateko.

EuskoTreneko unitate berriak egiterako orduan, ingurumena eta jasangarritasunari begirunea erabakigarriak ere izan dira. Horrela, ingurumen arautegi guztiekin zehatz-mehatz bete da eta gai guztien eta bakoitzaren bizi-zikloak errespetatu dira.

Kotxe guztiek zuntz optikoko Red Ethernet Gigabit-a dute, lurra-aplikazioekin lotura sistemak (Wifi, Gprs, Tetra), Zinematiko erregistratzailea, taldeen autodiagnostikoa eta lurreko alarmak, etab.

PROBAK EGITEKO EGITARAUA

Durangon EuskoTrenek daukan Tren Material Mugikorraren Mantenu Tailer Nagusira lehenengo Unitatea eraman eta gero, proba aldia hasiko da, funtsean, ondorengo faseak izango ditu:

  • § Balazta eta trakzio probak.
  • § Segurtasun sistemen probak.
  • § Komunikazio probak.
  • § Sartutako gainerako taldeen probak.

Behin probak gaindituta eta ontzat emanda, EuskoTrenek zuriz merkataritza simulazio fasea hasiko du (bidaiaririk gabe). Hori dela eta, Treneko Agenteek benetako gidatzea burutu ahal izango dute eta material mugikor berriaren prestakuntza aldia hasiko dute. Prestakuntza honek zenbait hilabete iraungo du.

Probek iraupen aldakorra izango dute eta emandako lehenengo Unitateekin egindako proben emaitzen arabera, eta lantegian sartzen joango diren doitzeei esker, Serie berriko Unitateak eman ahala gutxitzen joango da.

 

UNITATEAK

PROBEN IRAUPENA

MERKATARITZA

SIMULADOREAREN

IRAUPENA (*)

 

1. TU

 

3 hilabete

 

2 aste

 

2. TU

 

2 hilabete

 

2 aste

 

3. TU

 

hilabete bat

 

2 aste

 

Gainerako Unitateak

 

2-3 aste

 

(*)

(*) lehenengo TU-etan

Probak egiteko egitaraua behin gaindituta, eta merkataritza simulazioa bukatuta, Unitateak etengabe sartzen joango dira merkataritza zerbitzuan.

Unitate berrien lehenengo sorta Lasarte Oria - Hendaia lineako zerbitzurako izango da, EuskoTrenen hori baita eskaera handien daukan ustiapen tartea.  CAF-ek egindako Serie berriko 30 Unitate hauen emate aldia 2014. urteko lehenengo hilabeteetaraino luzatuko da.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburua, Javier Cruz, EuskoTreneko Kontseilari Eskuordetua eta Andrés Arizkorreta, CAF-eko Kontseilari Eskuordetua.