Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Donostiako Zinemaldiaren 66. edizioaren inaugurazio-ekitaldian izan da

2018.eko irailak 21

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin batera, Donostiako Zinemaldiaren 66. edizioaren inaugurazio-ekitaldian izan da. 

Gainera, Donostiako Kursaal jauregian ospatu den ekitaldian, Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburua, Bakartxo Tejería Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Eneko Goia Donostia-San Sebastiango alkatea, Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia eta José Guirao Hezkuntza, Kultura eta Kiroleko ministroa ere izan dira.

Inaugurazio-ekitaldia Belén Cuesta eta Nagore Aranburu aurkeztu dute eta, haren ondoren, "El amor menos pensado" filma jarri dute, Juan Vera-k zuzendua.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak