Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Magialdiak Euskadi magiaren hiriburu bihurtu du

2018.eko irailak 21

 

  • “Magialdiaren eskutik Gasteiz erreferente bihurtu da ilusionismoaren munduan, Euskadiren irudia gure mugetatik kanpo zabalduz”, azaldu du Retortillo sailburuak.

 

  • Abuztuan Euskadira bertaratutako bisitarien kopuruak gora egin du, urtarrilaz geroztik erakutsitako joerari eutsiz.

 

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, gaur, Magialdia Gasteizko magia jaialdia aurkeztu du, José Ángel Suárez Magialdiaren antolatzailearekin, Cristina Gonzalez Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazioko foru diputatuarekin eta Gabrielle Merli San Marinoko Magiako Nazioarteko Batzarraren antolatzaile eta fundatzailearekin batera.

Magialdiak, aurtengo edizioan, bere 30. urteurrena ospatzen du, hiriburua nazioartean erreferente bihurtuz ilusionismoaren munduan, ez bakarrik “bere jaialdiaren kalitateagatik, baita jaialdia hartzen duen hiriarengatik, bertako gastronomiarengatik eta ondarearengatik ere” aipatu du jaialdiaren antolatzaileak.

 

Retortillo sailburuak azaldu duen bezala, Magialdiak, beti, “hiri-mailako ekitaldi bat baino gehiago izatea bilatu du, nazioartera zabaltzeko helburuarekin. Magialdiaren eskutik Gasteiz erreferente bihurtu da ilusionismoaren munduan, Euskadiren irudia gure mugetatik kanpo zabalduz”.

 

Turismoaren ikuspegitik orain bizitzen ari garena bezalako une oparoan, Magialdiarena bezalako ekimenen eragina funtsezkoa da, Retortilloren hitzetan. Horregatik, abuztuan Euskadik izan dituen bisitarien inguruan EUSTATek gaur argitaratu dituen datuak aipatu nahi izan ditu. “Abuztuan bertara hurbildutako turisten kopuruak gora egin du aurreko urteko datuekin alderatzen badugu; gainera, beste autonomia-erkidegotako bisitarien eta atzerriko bisitarien arteko proportzioa oso antzekoa dela ikus dezakegu. 378.000 pertsona inguruk Euskadi aukeratu zuten bertako hoteletan eta landa-turismoko etxeetan abuztuko oporretako egun batzuk igarotzeko”.

 

Gainera, uda oro har hartuta (uztaila eta abuztua) 2017koa baino hobea da, bisitarien kopurua 30.000 pertsona baino gehiagotan haziz. “Horrek iragartzen ari ginena berresten du: Euskadin turismoaren bilakaerak ez du Espainiako beste zona batzuetako joera jarraitzen, eguzkiaren eta hondartzaren turismoan oinarrituta ez dagoelako eta gero eta ezagunago bihurtzen ari diren beste leku batzuekin lehiatzen ez duelako. Euskadik bertara bisitan etortzeko oso eskaintza zabala dauka, eta eskaintza horren barruan Magialdia bezalako kultur ekitaldiak daudela” esan du sailburuak amaitzeko.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak