Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, Radio Euskadiko Boulevard saioan parte hartu du

2018-09-19

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua Radio Euskadiko Boulevard saioan izan da gaur. Bertan, zuzentzen duen sailaren gai inportanteei buruz hitz egin du. 

Beste gai batzuen artean, Arabar Errioxak “Rioja Jatorrizko Deitura” barruan bere izendapena izatearen garrantzia azpimarratu du Tapiak. “ Iaztik sinatutako akordio bat dago,  bereizkuntza horren aldekoa alegia, baina ez da betetzen ari. Bereizitako izendapena posiblea da, horrela upeltegi-jabe bakoitzak erabakiko du non eta nola kokatu nahi duen bere burua. Aukera hori badago,  eta Arabako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza lan egiten ari gara errealitate bihurtzeko”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)