Eu

Tapia: “I+Garen aldeko apustua da Euskadiren lehiakortasunaren oinarria”

2018.eko irailak 19

Arantxa Tapia sailburua, ITPk Bizkaiko Parke Teknologikoan egin duen ekitaldian izan da. Aeronautika enpresak egingo duen fabrika berriaren lehen harria jarri dute ekitaldi horretan. Tapiak bere hitzaldian, beste behin, adierazi du Ekonomia eta enplegua sortzea direla Jaurlaritzaren helburu sendoenetarikoak, eta oso modu positiboan baloratu du ITPk martxan jarriko duen azpiegitura berria.

Aeronautikaren sektorea, oso sektore lehiakorra da nazioarte mailan eta albistue onak utzi ditu Euskadin azken urteotan. Sektoreko enpresetan ia 15.000 pertsonek egiten duten lan, eta 2017an 2.425 M€ko fakturazioa izan zuten, aurreko urtean baino %7,9 gehiago, enpleguak ere %6,2ko igoera izan zuelarik.

Euskal instituzioek sektoreari bultzada emateko asmoz sortu zuten Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko zentroa, Zamudioko Parkean bertan kokatzen dena, ITP bezalako enpresek teknologia berriak garatzeko aukera izan dezaten.

Tapiak, bere hitzaldian esan du bai eragile publikoek baita pribatuek ere “oso argi izan behar dugu euskal industriaren lehiakortasuna zalantzan jar daitekeela ez badugu I+Garen aldeko apustu argia egiten. Inbertsio gehiagoren eta inbertsio hobeen aldeko apustu sendoa.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Bizkaiko Ahaldun Nagusia Unai Rementeria; Pradales Ekonomia Garapenekoa, Estebez Sustapeneko zuzendaria, Bilbao Enpresa Sustapeneko zuzendariordea, Lopez Zamudioko alkatea eta Apraiz Derioko alkate anderea.