Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria buru izan da Deustuko Unibertsitateko 2018-2019 ikasturtearen hasierako ekitaldian

2018.eko irailak 19
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte lagun zuela, buru izan da gaur goizean Deustuko Unibertsitateko 2018-2019 ikasturtearen hasierako ekitaldian.

Deustuko Unibertsitateko Auditorioan izan da ekitaldia, Bilbon, eta bertan izan dira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu eta Gobernuko bozeramaile Josu Erkoreka eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal.

Joan den ikasturteko memoria irakurri da ekitaldiaren hasieran, eta ondoren inaugurazioko lezioa eman du José Antonio Madariaga irakasleak. Bertan jardun dute gainera Deustuko Unibertsitateko Errektoreak eta Lehendakariak.

Hala, Deustuko Unibertsitatearen hezkuntza-ereduaren ezaugarri diren “bikaintasun” eta “internazionalizazio” kontzeptuak nabarmendu ditu Lehendakariak bere jardunean. “Talentua prestatzea eta erakartzea da Deustuko Unibertsitatearen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza-eremuetako bat”, gaineratu du.

Gainera, Unibertsitateko Prestakuntza Duala bultzatzearen aldeko apustua aipatu du, Lehendakariak adierazi bezala, “ezaugarri berritzailea Europako unibertsitate-sistemen testuinguruan”, eta Lanbide Heziketarekin izandako lankidetza nabarmendu du “elementu bereizgarri” gisa.

“Unibertsitate hau beti bereizi izan da balioetan prestatzeagatik eta gizartearen zerbitzurako bokazio unibertsalagatik”, adierazi du Lehendakariak. Horren haritik, azpimarratu egin ditu pertsonari zuzendutako zerbitzua eta ikuspegi profesional, humanista eta etiko bat integratzeko gaitasuna.

Bestalde, Lehendakariak aitortu egin du Eusko Jaurlaritzak partekatzen duen Europako helburuetako bat dela bikaintasun mailako ikerketaren, ezagutzaren transferentziaren eta gizartean duen eraginaren balioa nabarmentzea; Deustuko Unibertsitateak ezaugarri dituen alderdiak, alegia. “Deustuko Unibertsitatea bereziki sendoa da nazioarteko eremuan eta talentua prestatzea eta erakartzea funtsezko erronka da Euskadiren etorkizuneko garapenerako”, gaineratu du.

Euskal Unibertsitate Sistemaren Plana 2022 aipatzean, Lehendakariak azpimarratu duenez, lankidetzan jarraituko dute eta ziurtatu duenez, Eusko Jaurlaritza apustu egiten ari da unibertsitateko prestakuntzaren eta enplegagarritasunaren beharretara lotzearen alde; enpresekin eta eragile sozialekin izandako lankidetza hobetuko duen gaikuntzaren alde; eta ikerketan eta irakasteko eta ikasteko eredu berrietan aurrerapausoak ematearen alde.

Azkenik, Lehendakariak zorionak eman dizkie Deustuko Unibertsitatea osatzen duten pertsona guztiei, “Global Teaching Excellence Award 2018” nazioarteko sariak adierazten duen hezkuntza-ereduaren bikaintasunaren aintzatespena jaso izanagatik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak