Berriak Osasuna
Eu

Osasun sailak onartu du eskola haurren mugikortasuna sustatzeko elkarteei laguntzak emateko deialdiaren Agindua (Gobernu Bilera 2018-09-18)

2018.eko irailak 18

Osasun Sailak onartu du 2018-2019 ikasturtean ikasleen mugikortasun aktiboa sustatzeko jarduerak finantzatzeko laguntzak emateko deialdiaren agindua, ikasleen osasuna hobetzeko eta euren autonomia sustatzeko helburuarekin.

Guztira 94.000 euro banatuko dituzten laguntzak Euskadiko ikasleen guraso-elkarteei, ikasle-elkarteei eta unibertsitatez kanpoko ikastegietako irakaskuntza-kooperatibei zuzenduta daude.

Besteak beste, ondorengo gastu hauek ordaintzeko emango dira diru-laguntzak:

  • Txaleko islatzaileak, trafiko-seinale eramangarriak, kartelak edo liburuxkak bezalako materiala erosteko.
  • Ikastetxerako joan-etorrietan mugikortasun aktiboa eta autonomoa sustatzeko hitzaldiak, tailerrak eta/edo komunikazio-kanpainak antolatzeko.
  • Eskaera egin duen ikastegiaren ingurunean mugikortasuna aztertzeko.
  • Mugikortasuna lagunduko duten espazioak prestatzeko, adibidez, bizikletentzako edo monopatinentzako aparkalekuak egiteko.

Diruz lagundu daitezkeen gastuen ehuneko ehun jasotzera heldu daitezke, baina aurkeztutako proiektu bakoitzeko 6.000 euroko muga egongo da.

Eskaerak aurkezteko informazioa Osasun Publikoaren eta Adikzioen arloko organo eskudunaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri www.euskadi.eus  helbidean. Eskaera horiek elektronikoki aurkeztu ahal izango dira, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Balorazio Batzordeak proposatu ondoren, Osasun sailburuordeak sei hilabeteko epean; gehienez, erabakiko du.

Ekimena “Osasuna politika guztietan” estrategiaren barruan kokatzen da, eta osasunean batez ere osasun-sektoretik kanpoko faktoreek eragiten dutela dioen egiaztapenean oinarritua dago. Hala, toki-mailan eta osasunetik kanpo dauden esparruetan burutzen diren jarduketetan osasuna sustatzea da Agindu horren xedea, hain zuzen ere.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osakidetzaEJGV
    2018.eko irailak 18

    Comentario de Twitter:
    Osasun sailak onartu du eskola haurren #mugikortasuna sustatzeko elkarteei #laguntzak emateko deialdiaren agindua ➕ https://t.co/tDpIVRx6sO

Komunikabideek behera kargatzeko