Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Hezkuntza
qrcode

930.000 euro bizialdi osoko ikaskuntzari lotutako jarduerak burutzeko (Gobernu Bilera 2018-09-18)

2018-09-18

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, bizialdi osoko ikaskuntzari lotutako jarduerak burutzeko diru-laguntzatarako deialdia egiten duen Agindua. Deialdi honek 930.000 euroko diru-kopurua du.

Deialdi honek, diruz lagundu ahal izango diren bizialdi osoko ikaskuntzako hiru motatako jarduerak zehazten ditu:

  • Prestakuntza-jarduera espezifikoak, pertsona talde jakin baten prestakuntza-beharrei erantzuteko diseinatu eta planifikatutakoak (200.000 €).
  • Ikaskuntzako bitartekaritza-zerbitzuak (525.000 €).
  • Prestakuntzako edo hezkuntzako metodologia berrien esperimentazioari buruzko proiektuak; ezagutzaren belaunaldi arteko transferentziari buruzkoak, prestakuntza hurbiltzeko eta ikastea sustatzeko trabak baztertzeari buruzkoak, edota bizialdi osoko ikaskuntzarekin lotutako beste edozein (205.000 €).

Onartuak gertatzen diren proiektuek, eta ondorioz deialdi honen bidezko finantziazioa eskuratzen dutenek, 2018an zehar hasi beharko dute, eta datorren urteko ekainaren amaiera bitartean garatu ahal izango dira. Diru-laguntza hauen onuradun izan daitezke: Lanbide Heziketako irakaskuntzak eskaintzen dituzten ikastetxe pribatuak, udalak, tokiko edo eskualdeko garapen agentziak, euren helburu sozialen artean formazioa duten udal-elkargoak, Euskadin egoitza duten unibertsitateak, bizialdi osoko ikaskuntzaren arloan jarduerak burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteak, eta euren helburuen artean Lanbide Heziketa edo Helduen formazioa duten merkataritza-elkarteak edo ekonomia sozialeko elkarteak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko