Berriak Osasuna
Eu

Elgorriaren protokoloa abian jarri da Bizkaian

2018.eko irailak 15

Osasun Saileko Osasun Publiko eta Adikzioetako Zuzendaritzak arrisku-kontaktuak detektatzeko eta kutsatuta egon daitezkeen pertsonei txertoa jartzeko indarrean dagoen protokoloa jarri du abian, 38 urteko gizon bat Gurutzetako ospitalean elgorriarekin ingresatu eta gero. Gizona, Filipinas eta Tailandiatik bidaian ibilita zen eta pasa den abuztuaren 29 an bueltatu egin zen Bizkaira.

Elgorriaz infektatua dagoen pazientea beste pertsona batzuekin kontakturik ez dezan izan, hartu beharreko neurri guztiak jarri dira martxan baita arrisku kontaktuak detektatzeko protokoloa ere erlazioa izan duten guztiekin.

  1. urteaz geroztik aurten arte, ez zen elgorri-kasurik detektatu Euskadin, baina gaixotasun hori ez dago desagerrarazita, inondik ere. Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroaren (ECDC) datuen arabera, gaixotasun horrek Europa osoan gora egin duela egiaztatu da. Zehazki, 14.000 kasu diagnostikatu dira Europako 30 herrialdeetako 28tan.

 Euskadin, elgorriaren aurkako txertoa haurren txertoen egutegian sartuta dago; Hirukoitz Birikoaren (elgorria-hazizurriak-errubeola) lehen dosiaren estaldura % 96,05ra iritsi da, eta bigarrenarena, berriz, % 94,7ra. Estaldura horiek OMEk gomendatutako adierazleak betetzen dituzte.

Beste neurri batzuk hartu behar izanez gero, Osasun Sailak eta Osakidetzak egoeraren bilakaeraren berri emango dute.

 

 

Gasteizen, 2018ko, irailak 15

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau