Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Emilio Sola: “Buruko gaixotasuna duten pertsonei enplegu produktibo eta ordaindu bat eskaintzeak itzulkin ekonomiko eta soziala dakar, eta eragin positiboa du euskal gizarte osoarentzat”

2018-09-16
  • Buru Osasunaren aldeko Lehen Ibilaldi Solidarioa, Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkarteak antolatua
  • “Aldundiekin eta Eudelekin dihardugu 2017-2020 aldiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoetan”

VG 18 09 16

Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuen zuzendari Emilio Solaren ustez, “buruko gaixotasuna duten pertsonei enplegu produktibo eta ordaindu bat eskaintzeak inbertitutako diruaren itzulkin ekonomiko eta soziala dakar, eta eragin positiboa du euskal gizarte osoarentzat, administrazio publikoentzat, buruko gaixotasuna duten pertsonentzat eta haien senideentzat.

 

Solak Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkarteak (Asafes) antolatutako Buru Osasunaren aldeko Lehen Ibilaldi Solidarioan parte hartu du gaur goizean, Gizarte Zerbitzuetako diputatu Marian Olabarrietarekin, Gasteizko alkateorde Peio López de Munainekin eta Osasun Saileko Guillermo Viñegrarekin batera.

 

 “ASAFES elkarteak dagoeneko lau hamarkada daramatza buruko gaixotasuna duten pertsonen eta haien senideen autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko eta haientzako bizi-proiektu integral bat lortzeko lanean.  Eusko Jaurlaritza bat dator ikuspegi horrekin, eta zuen ahalegina eta dedikazioa balioesten dugu”, eskertu du Solak.

 

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen zuzendariak adierazi duenez, “pertsonak eta lan komuna gure ekintzen ardatz dira, eta gure eremuak (gizarte-politiken eremuak, alegia) eta osasun-eremuak koordinatuta dihardugu elkarren artean, baita aldundiekin eta Eudelekin ere, 2017-2020 aldiko Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak garatzeko zereginean. Lehentasun horien arabera, buruko gaixotasun larria duten pertsonak eta haien senideak lehen mailako xede-kolektiboak dira”.

 

 “Konfiantza osoa dugu ASAFES elkarteak Araban egiten duen lanean, eta, horregatik, laguntza ematen dizuegu buruko gaixotasuna duten pertsonak enplegura hurbiltzeko, gizartean eta lan-eremuan txertatzeko eta autonomia-maila handiagoa lortzeko eginkizunean, baita pertsona horiei eta hurbilekoei eskaintzen diezuen arreta indibidualizatuan eta bizi-proiektuan ere”, adierazi du Solak Gasteizko kale eta parkeetan zehar egindako ibilaldian.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Marian Olabarrieta, Josean Galera, Peio López de Munain,