Eu

Josu Erkorekak eta Aintzane Ezenarrok ETAk hil zuen Antonio Cedilloren omenaldian parte hartu dute

2018.eko irailak 15

Eusko Jaurlaritzako Bozeramailea eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburua, Josu Erkoreka, eta Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Zuzendaria, Aintzane Ezenarro, Errenterian, gaur goizean,  ETAk hildako Antonio Cedillo omentzeko egin den ekitaldian izan dira.

ETAk 1982an hil zuen Antonio Cedillo Toscano polizia nazionalaren familiak bere aldeko oroimen-ekitaldi bat antolatu du Errenterian, beste hiru lankiderekin batera metrailatu zuten herrian. Senitartekoek omenaldi bat egin nahi izan diote.

Omenaldia Mugaritz jatetxearen ondoan egin da. Handik hurbil, atentatua gertatu zen errepidean, hildakoaren jaioterritik, Olivaresetik (Sevilla), ekarritako olibondo bat landatuko da.

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azpimarratu du kasu berezia dela, eta argi eta garbi adierazten duela “zein gogorra izan zen terrorismoaren esperientzia Euskadin urte askoan”. Horrela, Erkoreka sailburuak azpimarratu ditu kasu honetan gertatu ziren egoera bereziak.  Era berean, sailburuak aitortu du familia honek bizi izan duen prozesu pertsonala, eta nabarmendu du terrorismoaren biktima batek jasandako samina, ibilbide pertsonal baten bidez, “bakearen, errekonozimenduaren eta adiskidetzearen alde, eta sintonia pertsonala eta soziala lortzearen alde lan egiteko” asmo bihur daitekeela.

ETIKA PUBLIKOARI BURUZKOA GEZURTATZEA

Langile publikoen lan-baldintzei dagokienez, Erkoreka sailburuak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak erabat gezurtatzen duela funtzionarioei adierazpen-askatasuna debekatuko zaienik. “Gezurtatu egin nahi dut kargu publikoek funtzio publikoaren esparruari egin behar dioten komunikazioari dagokionez kode etikoan jasotako modulazioak Eusko Jaurlaritzak langile publikoetara eramateko asmoa duenik”, esan du sailburuak. Horrela, azaldu du kode horrek oinarri dituen balioak eta printzipioak eramatea gomendatzen duela Eusko Jaurlaritzak, baina inola ere ez kode etikoaren muina eratzen duten eta saihestu edo bete behar diren jokabide guztiak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak