Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Ziortzako Kolegiata bisitatu du eta Asier Polo biolontxelistaren kontzertua entzun du

2018.eko irailak 15

Iñigo Urkullu lehendakariak Ziortzako Kolegiata bisitatu du. Bertan, Asier Polo biolontxelistaren kontzertua entzun du. 

Koldo Narbaiza Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntzako Zinegotzi Delegatuak egin dio harrera Lehendakariari. Antonio María Muñoz abadea eta Asier Polo biolontxelista agurtu ondoren, Kolegiatara joan da, kontzertua bertan egin baita.

Asier Polo euskal biolontxelistak munduko orkestra garrantzitsuenetako batzuetan jo du bakarlari gisa. Gaur, Johan Sebastian Bach-en (1685-1750) biolontxelorako hiru suite interpretatu ditu.

Antzinako konpositoreei eskainitako kontzertuen ziklo baten barruan kokatutako musika-ekitaldi garrantzitsu honek, aurten, 30 urte bete du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak