Berriak Lehendakaritza
Eu

Alemaniara egindako euskal esportazioak izan dira lehendakariaren eta merkataritza ganberako kideen arteko bileraren gai nagusia

2011.eko otsailak 14

Alemania da euskal esportazioen bigarren norakoa, Frantziaren ostean

Patxi López lehendakaria, Lehendakaritzara joan diren Alemaniako merkataritza ganberako ordezkariekin bildu da. Bileran bi herriok duten merkataritza harremanari buruz hitz egin dute, izan ere, Alemania Euskaditik esportazio gehien jasotzen dituen herrialdeetako bat izan da.

Lehendakariarekin izan dira Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburua; Bernabé Unda, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua eta Guillermo Etxenike, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, gaur arratsaldean Alemaniako merkataritza ganberako kideei egin dieten harrera. Hitz egin diren gaiak funtsean inbertsioa eta Euskadiren eta Alemaniaren arteko merkataritza izan dira, baita Alemaniako ganberak euskal enpresen eskura jartzen dituen zerbitzuak ere.

2010ean Euskadiren Alemaniarekiko esportazioek eta inportazioek gora egin zuten berriro ere, krisiaren ondorioz 2009ko ekitaldian beherakada handia jasan ondoren. Horrenbestez, krisiaren ondorioak baretzen ari dira eta esportazio eta inportazioak % 8 eta % 11 arteko kopuruetara gerturatzen doaz, hurrenez hurren. Hori dela eta, bi aldeek bileran ondorioztatu dute Alemaniako ekonomiaren egoera hobeak eta euskal ekonomiaren suspertzeak 2011n merkataritza harremanak areagotzea eragingo dutela, 2010ean gertatu zen bezala.

Bestalde, lehen mailako euskal enpresek ezarpenak dituzte Alemanian, eta Euskadin dauden atzerriko enpresen % 34 alemaniarrak dira. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren proiektu handietako bat, energia berriztagarrien alorrean, auto elektrikoa da, eta munduan lehenengo aldiz Mercedes-ek Euskadin seriean fabrikatuko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)