Eu

San José sailburuak “El Envejecimiento de la Población Trabajadora” liburua aurkeztu du.

2018.eko irailak 14

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak “El Envejecimiento de la Población Trabajadora-Balance crítico de la situación y propuestas de mejora” liburuaren aurkezpenean parte hartu du; aurkezpen-ekitaldia Bilbon izan da.

San José sailburuak esan bezala, argitalpenak honako alderdi hauek aztertzen ditu: herritarren zahartzearen kausa eta ondorioak; zahartzeak nolako eragina duen gizarte-segurantzako sistema publikoan, lan-merkatuan edo osasun-sisteman. Analisi horretatik abiatuta, neurriak proposatzen ditu enpresetan fenomeno hori kudeatzeko, laneko segurtasuna eta osasuna aztertzeko orduan pertsonen adina kontuan hartuta. Hori guztia, honako ikuspegi honekin: tratu-berdintasunerako eta adinagatiko diskriminaziorik ezerako eskubidea babestu behar da.

Liburuak Diskriminazioaren eta Jazarpen Moralaren Euskal Behatokiak EBko estatu guztietan eragina duen eta, zehazki, lan-harremanetan eragina duen herritar langileen zahartzeari buruz antolatu dituen jardunaldi teknikoetan aurkeztu diren hitzaldi eta azterlan asko jaso ditu.

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak liburuan jaso diren proposamen nagusiak nabarmendu ditu, besteak beste, edozein adinetan lan segurua eta osasungarria lortzeari buruzkoak eta lana adineko pertsonetara egokitzeko edo 55 urtetik aurrera lanean osasuna zaintzeko iradokitakoak. Hori guztia, egoeraren analisian oinarrituta eta enpresetan adinaren kudeaketari buruzko esperientzia errealak eskainiz; kontzeptu horrek lan-arriskuen prebentzioaren politikak eta lan-harremanetan berdintasunekoak edo belaunaldien arteko aniztasunekoak jaso ditu.

Ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak eta Diskriminazioaren eta Jazarpen Moralaren Euskal Behatokiak antolatu dute, Osalanekin, Abokatutzaren Euskal Kontseiluarekin eta Bizkaiko Abokatutzaren Elkargoarekin batera; halaber, Juan Ignacio Marcos Jazarpen Moralaren Euskal Behatokiko koordinatzaileak eta Carlos Fuentenebro Elkargoko dekanoak eta Abokatutzaren Euskal Kontseiluko presidenteak ere parte hartu dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak