Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Mondragon Unibertsitateko 2018-2019 ikasturteko irekierako buru

2018.eko irailak 14
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Lehendakariak berriz ere azpimarratu du unibertsitateak, erakundeek, enpresek eta gizarteak elkarlanean jardun behar dutela, “prestakuntza hobea emateko eta gazteei aukera hobeak eskaintzeko”

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburuarekin batera, Mondragon Unibertsitateko 2018-2019 ikasturteko irekiera-ekitaldiko buru izan da.

Saioaren hasieran, pasa den ikasturteko memoria irakurri da; ondoren, Goiuria Sagardui irakasleak hasiera-hitzaldia eman du eta, gero, MUko errektoreak eta, azkenik, Lehendakariak hitz egin dute.

Lehendakariak unibertsitatearen, administrazio publikoaren, kooperatiben, enpresen eta gizartearen arteko elkarlana nabarmendu du. Hori horrela, elkarlana beharrezkoa dela azpimarratu du, “gazteei prestakuntza hobea eman eta aukera hobeak eskaini" ahal izateko.

“Elkarlana”ren kontzeptuarekin jarraitzeko, Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren eta Mondragon Unibertsitatearen baterako lana aipatu du, goi-mailako prestakuntza dualaren esparruan eta Zientzia eta Teknologia Fakultateen arteko elkarlanerako Klusterraren sorkuntzan. “Elkarlanak Unibertsiate-Enpresa Estrategia barne hartu du, bai eta RIS3ren pilotaje-taldeak, Erronka programaren ezagutza-poloak eta beste hainbat ere. Topaketa ugari izan dugu”, esan du Lehendakariak.

Lehendakariak, prestakuntza duala dela eta, unibertsitateko prestakuntza dualaren aldeko apustua Europan elementu berritzailea dela azaldu du, izan ere, Europa nazioartekoagoa, elkarlanean oinarritua eta gizartearengandik hurbilago dagoen unibertsitate-eredura egiten ari da. Hori horrela, Lehendakariak nabarmendu du Mondragon Unibertsitatea aitzindaria dela eremu horretan eta erreferentziazko eredua duela. “Bidea ireki duzue, eta elkarrekin lanean jarraituko dugu, prestakuntza kooperatiben eta enpresen beharrekin lotzeko eta, azken batean, gazteriaren enplegagarritasunerako”, esan du.

Era berean, Lehendakariak nabarmendu du Mondragon Unibertsitatearen eredua konpromiso bikoitzak gidatzen duen proiektua dela: gazteriaren prestakuntza integrala eta gizartearen eraldaketa positiboa.

Ekitaldia Hernaniko Orona Ideo Campusean izan da, eta, bertan, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaz eta Mª Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuaz gainera, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia, Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, Jesús Loza Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuko ordezkaria eta Luis Intxauspe Hernaniko alkatea ere izan dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak