Eu

Tapiak Histocellek I+G+Bn egindako lorpena azpimarratu du: osasun arloan berritzailea den produktuaren ikerketatik patentera eta komertzializaziora

2018.eko irailak 14

Arantxa Tapia sailburuak, Eusko Jaurlaritzaren izenean, Histocelli zorionak eman dizkio osasun arloan produktu berritzaileak fabrikatzean izandako arrakastagatik  eta gaur arte egindako ibilbideagatik.

 

Ibilbide eredugarria, azpimarratu dituen honako hiru arrazoiengatik: 

  • Hasierako ideia berezi eta berritzaile batetik, industriaren kate oso batera iristea lortu duzuelako. Produktu berriak sortuz, ekoiztuz eta merkaturatuz.
  • Hasieran Unibertsitateko ikerkuntza zena, gaur enplegu eta jarduera ekonomiko bilakatu duzue.
  • Euskadik Espezializazio Adimentsuan zehaztutako lehentasunezko arloan ari zarete, osasunarenean alegia, eta hortaz gure ikerketaren lehentasunekin bat egiten duzue.
  •  

Ereduzko arrakastaren kasua da, Euskadin I+G+Bk nola izan behar duen ulertzen dugun moduan.

  • Askotan azpimarratzen dugun ezinbesteko transferentzia gertatu da
  • Merkatutik hurbileko I+G, produktu berriekin, eta Osakidetzarekin harremanetan, azkeneko bezero moduan.
  • Bikaintasun nabarmena
  • Eta gure jarduerako lehentasunezko arloan
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PaolaSalanueva
    2018.eko irailak 14

    Comentario de Twitter:
    #histocellfactory
    https://t.co/ZTNZIy1Cxp

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia; Imanol Pradales, Ekonomiaren Garapenerako foru diputatua, Iñigo Gaztelu, Larrabetzuko alkatea, Julio Font, Histocelleko zuzendari nagusia eta Marta Acilu, Histocelleko zuzendariordea.