Eu

HABE erakundeak bihar zabalduko du epea izena emateko euskarazko B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko deialdi irekian

2018.eko irailak 13
  • Iazko deialdi irekira 3.076 lagun aurkeztu ziren, eta % 38,32k lortu zuten zegokien maila egiaztatzea.

 

Vitoria-Gasteiz, 2018/09/13            

HABE erakundeak bihar zabalduko du euskarazko B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko deialdi irekian izena emateko epea. Proba hauetan parte hartzeko interesa dutenek irailaren 14tik 25era bitartean eman ahal izango dute izena (biak barne), www.habe.euskadi.eus atarian. Iaz, 3.076 lagun aurkeztu ziren proba hauetara, eta % 38,32k helburua lortu zuten.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren menpe dagoen erakunde bat da  HABE (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea), eta deialdi honen bidez gaitasun-mailak egiaztatzeko bidea erraztu eta zabaldu nahi die interesa duten herritar guztiei. Izan ere, HABEk egiaztatzen dituen maila hauek Europako Erreferentzia Markoak adierazitakoaren baitan bideratuak dira, eta ekimen honekin herritarrei bere gaitasun maila era irekian ere egiaztatzeko aukera eskaini nahi zaie.

Iazko udazkenera arte ezinbestekoa zen euskaltegietako ikastaroren batean izena emanda izatea C1 (lehengo HABE 3, Hezkuntza Sailak kudeatzen duen EGAren eta Administrazioko hirugarren hizkuntza eskakizunaren baliokidea) eta C2 (lehengo HABE 4 eta  Administrazioko laugarren hizkuntza eskakizunaren baliokidea) mailak HABEren ziurtagirien bitartez egiaztatzeko. Azken urteotan, baina, deialdi irekia zabaltzen joan da, harik eta egiazta daitekeen mailarik altuenera (C2 mailara) iritsi arte.

Deialdi honetan matrikulatu ahal izateko honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Gutxienez 17 urte izatea edo 2018an betetzea.
  • Interesduna, gehienez ere, bi gaitasun-mailetarako matrikula daiteke deialdi honetan.
  • Matrikula egoki egin eta jarritako epean ordaintzea.

Horrez gain, gaitasun-proba hauetan parte hartzeko azterketariak ondoko baldintza hauek ere bete behar ditu:

  • Matrikula behar bezala bideratzea
  • Azterketa-eskubideak ordaintzea.
  • Azterketa egunean ordurako bertan izatea.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea, nortasun-agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.

Izen-ematea Internet bidez bideratuko da, www.habe.euskadi.eus atarian ‘sarbidea’-n klik eginez. Noizbait euskaltegiren batean ibilia izanez gero, izena eman nahi duenak ‘erabiltzailea’ eta ‘pasahitza’ izango ditu. Inoiz euskaltegiren batean ibili ez direnek, HABEn erregistratzeko aukera izango dute eta jarraian izena emateko inprimakia bete beharko dute.

Matrikula-ordaina 60 eurokoa izango da maila bakoitzeko. Maila batera baino gehiagora aurkeztu nahi duen azterketariak zenbat matrikula, hainbat matrikula-ordain egin beharko ditu, baina jakin behar du egun, ordu eta leku berean bateratu ahalko dituela HABEk hainbat mailetako azterketak, matrikulazio-kopurua eta azterketak egiteko behar diren baliabideak kontuan hartuta.

Matrikula-epea itxi eta hamar egun baliodunen epean emango du argitara HABEk www.habe.euskadi.eus atarian deialdi hau burutzeko maila bakoitzerako aurreikusitako egutegia: onartuen zerrenda argitaratzeko data, probak egiteko egunak eta lekuak, eta proben emaitzak jakinarazteko datak.

Iaz 3.076 lagun aurkeztu ziren deialdia ireki honetako azterketetara, eta % 38,32k lortu zuten (1.179 azterketarik) B1, B2, C1 edo C2 maila egiaztatzea.

AURKEZTUTAKOAK

 

MAILA

GUZTIRA

BILBO

%

DONOSTIA

%

GASTEIZ

%

B1

440

260

59,10%

77

17,50%

103

23,40%

B2

1.329

800

60,20%

224

16,90%

305

22,90%

C1

1.028

569

55,40%

228

22,20%

231

22,50%

C2

279

87

31,20%

138

49,50%

54

19,40%

 

3.076

1.716

55,80%

667

21,70%

693

22,50%

 

MAILA LORTU DUTENAK

 

MAILA

GUZTIRA

BILBO

%

DONOSTIA

%

GASTEIZ

%

B1

208

121

58,17%

36

17,31%

51

24,52%

B2

637

394

61,85%

116

18,21%

127

19,94%

C1

268

149

55,60%

59

22,01%

60

22,39%

C2

66

13

19,70%

44

66,67%

9

13,64%

 

1.179

677

57,42%

255

21,63%

247

20,95%

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @marcaempleo
    2018.eko irailak 13

    Comentario de Twitter:
    Convocatoria abierta para acreditar los niveles de euskera B1, B2, C1 y C2 https://t.co/YetdgaqFXo

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak