Berriak Kultura
Eu

Kulturaren Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkura

2011.eko otsailak 14

Kulturaren Euskal Kontseiluak ontzat eman du 2011rako lan-plana

Erakundearteko lantalde batek martxoa amaitu aurretik burutuko du dokumentua, eta talde eragileak martxan jarriko dira

Gaur goizean Bilboko Euskalduna jauregian bilkura egin ondoren, Kulturaren Euskal Kontseiluak ontzat eman du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak talde eragileak martxan jartzeko egin duen proposamena. Jasotako 700 ekarpenak ere aztertu dira bileran. Horietatik %75 ekintza-plan eragileei buruzkoak ziren, eta beste %25ak dokumentu teorikoari buruzkoak.

Bileran oso positiboki baloratu da bai ekarpenen maila bai beraien tonua eta edukien aberastasuna ere. Azpimarratzekoa da %65 kontseilukideentzat berariaz prestaturiko wikiaren bitartez iritsi dela.

Talde sektorialez gainera, zeharkako talde ugari sortuko dira -sormena, berrikuntza, euskara, genero-politikak, kulturartekotasuna eta gazteak eta kultura jorratuko dutenak-, urtean zehar 45 lan-bileratik gora egingo dituztenak, kasuan-kasuan garrantzitsuentzat jotzen diren eta agenteek eta herritarrek proposatzen dituzten ekintzen lehentasunak finkatzeko eta haien jarraipena egiteko.

Planak zuzenean inplikatuko ditu Eusko Jaurlaritzako beste sail eta zerbitzu batzuk ere, adibidez, Hezkuntza eta Industria, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, eta Gazteria eta Immigrazioa eta Emakunde. Kontseilukideek berek parte hartuko dute taldeotan, horrela era zuzenagoan izango dute lanen berri eta harreman estuago izango dute agenteekin.

Aurten gutxienez Erakundearteko Batzordearen bi bilera egin nahi dira bai eta Kontseiluaren bilera bat, egindako lana ebaluatzeko eta 2012rako plana ontzat emateko. Kontseiluak jarraituko du wikia erabiltzen lanerako, eta bertan bilduko da taldeen ebaluazioari buruzko informazio guztia, dokumentazio lagungarria eta kideek egiten dituzten ekarpenak.

Instituzioek lau kidek osaturiko lantalde paritario bat sortuko dute, eta haren konpromisoa izango da, ahal den neurrian, martxoa amaitu baino lehen esparru teorikoaren gainean egindako ekarpenak aintzakotzat hartzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejera de Cultura