Eu

Hondarribiko saregileek instalazio berriak estreinatu dituzte

2018.eko irailak 12
  • Ia 700 metroko eraikin berriak Hondarribiko saregileen beharrei erantzuten die
  • Arantxa Tapia sailburuak instalazioak inauguratu ditu Txomin Sagarzazu alkatearekin, kofradiako kideekin eta bertako saregileekin batera.

Hondarribiko saregileek, gaur, etorkizunean lan egiteko erabiliko dituzten instalazioak inauguratu dituzte. 686 metro koadroko eraikinak (619 metro karratu sareak biltegiratzeko eta konpontzeko, eta 17 zerbitzu komunetarako) 1.179.286 euroko aurrekontua izan du.

Instalazio berria mugarri garrantzitsua da Hondarribirako, non arrantza sektore nagusietako bat den. Horregatik, gaur goizean egin den inaugurazioan, Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak eskerrak eman dizkio Eusko Jaurlaritzari herriarentzako hain garrantzitsua den sektore honi eman dion babesagatik. Alderdi horixe bera azpimarratu du Norberto Emazabel Hondarribiko Kofradiako presidenteak. Pilar Goikoetxeak ordezkatu ditu instalazio berriak erabiliko dituzten saregileak.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak, arrantzaren sektorean lehorretik emakumeek egiten duten lana azpimarratu du. Ezkutuan geratzen den arren, gizarte osoak eskertu eta baloratu ohi duen lana da. Euskadin, saregileen, neskatilen eta paketatzaileen artean ehun bat emakumek osatzen dute sektorerako ezinbestekoa den kolektibo hau. 2012an, Euskadiko 61 emakume saregilek “arrantza-tresnak eta -aparailuak prestatzeko eta mantentzeko” profesionaltasun-ziurtagiria eskuratu zuten; 2 urte beranduago, neskatilek eta paketatzaileek “Arrandegi eta Arrantzako eta akuikulturako produktuen prestaketako” profesionaltasun-ziurtagiriak jaso zituzten.

Inauguratutako instalazio hau lan hori aitortzeko beste urrats bat da, eta gaurtik aurrera bertan egingo dute lan Hondarribiko saregileek.

Arrantza-tekniken bilakaera azkarra (gero eta arrantza-sare handiagoak erabiltzen dira) kontuan hartuz, orain arte sareak gordetzeko eta konpontzeko erabili den eraikina txiki geratu da. Izan ere, azken urteetan, konponketa-lan horiek egiteko arrain-lonjaren zati bat erabili da, lonjaren beraren azaleraren zati handi bat eraikinak jatorrian zuen funtziorako ezin erabiliz. Horregatik, sareak biltegiratzeko eta konpontzeko behar horri erantzuteko beste leku bat bilatu da, orain arte zeuden portuko beste azpiegitura batzuk kaltetu beharrik gabe.

Instalazio berriaren ezaugarriak

Instalazio berria babes-portuko hegoaldeko kaiaren kontradikean kokatua dago. Kai horrek 1.700  metro koadroko azalera dauka. Horietatik 686 metro koadro pabilioi berrirako erabili nahi dira.

Bolumen bateratu eta monolitiko gisa planteatzen da sare handietarako pabiloia, sareak berak zein sareekin jardunean ariko diren makinak bilduko dituena. Horrela, altuera baxuago batekin kontradikearen topetik hasiko den bolumen gisa planteatzen da, eta apurka-apurka irabaziko du altuera ipar-mendebaldeko aldean; bertan egongo dira eraikinera sartzeko ate handiak.

Atzealdeko eta alboetako hiru fatxadetan bolumen neutroa izatea bilatu da, aurrealdea, irekiguneei esker, fatxada erabat iragazkorra utziz. Fatxada hori erabat irekita gera daiteke kai aldera.  Mantentze-lanik behar ez duen eta itsasoko giroa oso ondo jasaten duen itxitura opakua da.

 

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @hazifundazioa
    2018.eko irailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Hondarribiko saregileek instalazio berriak estreinatu dituzte ➡ https://t.co/qXnzYtW1i7

    ℹ️ 686 metro koadroko eraikinak (619…

  • @euskolabel
    2018.eko irailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Hondarribiko saregileek instalazio berriak estreinatu dituzte ➡ https://t.co/QzhTcCwuJb

    ℹ️ 686 metro koadroko eraikinak (61…

  • @Gob_eus
    2018.eko irailak 12

    Comentario de Twitter:
    Hondarribiko saregileek instalazio berriak estreinatu dituzte ➡ https://t.co/QzhTcCwuJb

    ℹ️ 686 metro koadroko er… https://t.co/4BDrPtnHWV

  • @CastroConfi
    2018.eko irailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Las rederas de Hondarribia han estrenado hoy nuevas instalaciones ➡ https://t.co/tkKejVxuUu

    ℹ️ Un edificio de 686 m² (619 pa…

  • @Gob_eus
    2018.eko irailak 12

    Comentario de Twitter:
    Las rederas de Hondarribia han estrenado hoy nuevas instalaciones ➡ https://t.co/tkKejVxuUu

    ℹ️ Un edificio de 686… https://t.co/g9QXInXogm

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkatea, kofradiako kideekin eta bertako saregileak