Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

LANBIDEren Administrazio Kontseilua eratzea

2011.eko otsailak 14

  

  • Lanbideren Administrazio Kontseiluaren jarduera hasi da, dagozkion estatutuak onartu eta osatuko duten kideak izendatu ondoren.
  • Hiruko organoa da, paritarioa eta erabakitzailea. Enpresaburuak eta sindikatuak biltzen ditu, baita Eusko Jaurlaritzaren sail hauek ere: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila, Industria Saila eta Hezkuntza Saila.
  • Administrazio Kontseiluak beste bilera bat egingo du otsailaren 17an, enplegua aktibatzeko lehen laguntza multzoa onartzeko

 

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseilua gaur arratsaldean eratu da, erakunde publiko horrek Gasteizen duen egoitza zentralean. Eraketa-ekitaldia erakunde publikoak orain arte egindako urratsik adierazgarrienetako bat da, bere estatutuak abenduaren 22ko dekretu bidez onartu eta jarduerari 2011ko urtarrilaren 1ean ekin zionez geroztik, hain zuzen ere.

Administrazio Kontseiluko kide guztiak, ELA eta LAB sindikatuak izan ezik, izan dira gaur Gasteizen Euskal Enplegu Zerbitzuaren jardun-ildoak eta erabaki nagusiak arautuko dituen organoaren eraketan. Ekitaldian Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua eta Administrazio Kontseilu eratu berriko presidentea den Gemma Zabaletak hartu du parte. 

Administrazio Kontseiluak lehen bilerarako deialdia egin du dagoeneko, otsailaren 17rako, 2011ko ekitaldian gauzatuko diren enplegu-politika aktiboen programarik garrantzitsuenetako batzuk lehenbailehen onartzeko.

Izan ere, enplegurako laguntzei buruzko programa nagusietako batzuei eutsi eta lehentasuna eman die Lanbidek, ezgaituak laneratzea sustatzeko eta langabeen lanbide-heziketa sustatzeko programei, besteak beste.

Administrazio Kontseilua Lanbideren gobernu-organo gorena da, eta hirukoa, paritarioa eta erabakitzailea da. Honako kide hauek ditu: Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaleta, presidentea; Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratze sailburu Javier Ruiz, presidenteordea; Lanbideko zuzendari nagusi Javier Ramos, idazkaria; eta 15 kide, Eusko Jaurlaritzaren zenbait sail, EAEko patronala eta euskal indar sindikal nagusiak ordezkatuz.  

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ordezko kidea Lanbide Heziketako sailburuorde Carlos Crespo izango da; Ekonomia eta Ogasun Sailak, berriz, Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikoko sailburuorde Andrés Araujo izendatu du kide; eta, azkenik, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila Eusko Jaurlaritzako Industria Garatzeko zuzendari Juan José Garayarrek ordezkatuko du Lanbiden.

EAEko patronalak, Confebaskek, honako kide hauek izendatu ditu: Nuria López de Gereñu, Confebaskeko idazkari nagusia; eta José Miguel Ayerza, Francisco Javier Azpiazu, Juan Ugarte eta Jon Bilbao. Sindikatuak ordezkatuz, ELAK Mikel Noval eta Ioseba Villareal izendatu ditu; CCOOk María Dolores García; LABek, Oihan Ostolaza; eta UGTk, Felipe García.

Aministrazio Kontseilua

Gemma Zabaleta

Presidentea

Javier Ruiz

Presidenteordea

Javier Ramos

Idazkaria

Carlos Crespo

Kidea

Andrés Araujo

Kidea

Juan José Garayar

Kidea

Nuria López de Gereñu

Kidea

José Miguel Ayerza

Kidea

Francisco Javier Azpiazu

Kidea

Juan Ugarte

Kidea

Jon Bilbao

Kidea

Mikel Noval

Kidea

Ioseba Villarreal

Kidea

María Dolores García

Kidea

Oihan Ostolaza

Kidea

Felipe García

Kidea

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)