Eu

Beatriz Artolazabal: “Gizartea benetan aberatsa da, aberastasun hori guztiei heltzen zaienean”

2018.eko irailak 12
  • Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak`nabarmendu du “Euskadiko gizarteak inklusioaren eta erabateko ongizate zabal eta partekatuaren gizartea” izan behar duela
  • Gorabide Eguna; Bizkaian adimen-desgaitasuna duten pertsonen erakundearen eguna

 

VG 2018 09 12

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, zera esan du: “gizartea benetan aberatsa da, aberastasun hori guztioi heltzen zaigunean, pertsona guztiek ondasun material eta immaterialetara jo ahal dutenean, hezkuntzara, prestakuntzara, lanera, kultura-ondasunetara, aisiara eta abarretara”. Sailburuak adierazpen horiek Bilbon egin ditu, Gorabide Egunaren esparruan; Gorabide Bizkaian adimen-desgaitasuna duten pertsonen erakundea da. Ekitaldian, halaber, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak parte hartu du, bai eta beste erakunde-ordezkari batzuek ere, eta Hugo Baroja Gorabideko presidenteari eman dizkiote zorionak, egindako lanagatik.

 

“Gorabiden ongi dakizue zertaz ari garen, hamarkada batzuk baitaramatzazue lanean. 56 urteotan, emaitza asko lortu duzue, eta, hala ere, ereiten jarraitzen duzue. Partekatu Sarearen proiektua, gaur aurkeztu duzuena, etorkizunari begira zaudetela erakusten duen adibidea baino ez da”, esan du Artolazabalek. Elkarteak adimen-desgaitasuna duten pertsonen erabateko inklusioaren alde egiten duen lana nabarmendu du sailburuak, kontuan izanik “kolektibo horrek gizartean benetako partaidetza eraginkorra izateko aukera-berdintasunean aurrera egitea merezi duen kolektiboa” dela.

 

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak zera azaldu du: “euskal gizarteak, Europako gizartearen barruan, inklusioaren eta erabateko ongizate zabal eta partekatuaren gizartea izan behar du”, eta “administrazio publikoaren betebeharra da pertsonen duintasuna, bizitzako funtsezko baldintzak, aberastasunaren birbanaketa eta pertsona ahulenentzako arreta bermatzea”.

 

Beatriz Artolazabalekin batera, ekitaldian Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordea eta Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria, Hugo Baroja Gorabideko presidentea, Iñigo Pombo Bilboko Udaleko zinegotzia eta Isabel Sánchez Robles Bizkaiko Gizarte Ekintzako diputatua izan dira, beste askoren artean.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @nmelg
    2018.eko irailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Beatriz Artolazabal: “Gizartea benetan aberatsa da, aberastasun hori guztiei heltzen zaienean” https://t.co/MWipiyd4Hm @Ir…

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Hugo Baroja