Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Anoeta berritze proiektua "talde laneren" fruitua dela azpimarratu du

2018.eko irailak 12
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak, Bingen Zupiria Kultura sailburuak lagunduta, Anoetako Estadioan egiten ari diren obrak bisitatu ditu gaur goizean. Lehedakariak “talde lana” kontzeptua erabili du Anoeta berritze proiektua deskribatzean. “Errealak eta Erakunde publikoek talde lanaren eredua aplikatuz ekin diogu Anoeta berritze proiektuari”, nabarmendu du Lehendakariak. Hori horrela, estadioaren obra “lan eredugarria” izan dela azpimarratu du.

Era berean, Lehendakariak Errealak azken 105 urteetan bere egin zituen lehen bi futbol zelaiak gogorarazi ditu: Ondarretako futbol zelaia eta Atotxa. “Atotxatik Donostia, Gipuzkoa eta Euskadi mundura proiektatu zituen Errealak”, esan du. Anoetara orain dela 25 urte egin zuen salto tade, txuri-urdinak, “hemen ere momentu goxoak bizi izan ditu talde txuri-urdinak, une gogoangarriak eta arrakasta berriak”, adierazi du Lehendakariak.

Lehendakariak azaldu du obra honi esker, alde batetik, zelaia berritu eta gaztetu egin dela, “zale gehiagorentzako lekua eskainiz”, eta, bestetik, Donostiak hiria eta lurraldea aberasten duen azpiegitura berri bat daukala.

Errealaren mende luzeko ibilbidea “arrakastatsua” nabarmendu du Lehendakariak. Lehendakariak esan du Erreala berezko balioei eutsiz eta egoera berriei trebetasunez egokituz, onenen artean egoteko gai izan dela.

Ekitaldia Donostian izan da eta bertan, Jokin Aperribay Real Sociedad S.A.D-eko presidentea, Eneko Goia Donostiako alkatea eta Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia izan dira.

ANOETA BERRIA

Datorren irailaren 15ean txuri-urdinek Bartzelonaren aurkako partida Anoeta Berrian jokatuko dute. Egun horretan, Donostiako taldeak hegoaldeko harmaila eta alboetako beheko tribuna berriak estreinatuko ditu. Aldiz, ezin izango da iparraldeko harmaila erabili, eraitsi eta berriz eraiki behar baita. Obrak urtebete barru bukatuko dira behin betiko.

50 milioi euroko aurrekontua duten Anoetako eraberritze-lanek zelaiaren ikusle kopurua areagotuko dute. Egun, ia 30.000 lagun sartzen dira zelaian; haatik, behin lan guztiak amaituta, 42.000 lagun sartuko dira. Dena dela, irailaren 15ean 28.000 ikuslerentzako lekua besterik ez da egongo.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak