Eu

Eusko Jaurlaritzak 2018a % 1,75eko soldata igoerarekin, Itzarrirentzako % 1eko ekarpenarekin eta lehen baja egunetik soldataren % 100 jasotzeko eskubidearekin itxiko du (Gobernu Bilera 2018-09-11)

2018.eko irailak 11
  •  Hori da Eusko Jaurlaritzak zentral sindikalei datorren “Funtzio Publikoaren Mahai Orokor”rean aurkeztuko dien proposamena; irailaren 19an izango da
  • Gainera, Eusko Jaurlaritzak proposatuko du 2019ko aurrekontuetan % 2,25 soldata-igoera jasotzea eta Itzarriri % 1,5 ekarpena egitea 

Eusko Jaurlaritzak, datorren irailaren 19rako, “Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorra” deitu du, funtzio publiko autonomikoaren negoziazio kolektiboko foroa. Bertan, Eusko Jaurlaritzak eta euskal administrazio publikorako lan egiten duten 70.000 pertsonak ordezkatzen dituzten zentral sindikalek parte hartzen dute: Administrazio Orokorra (Lakua), Hezkuntza, Osakidetza, Segurtasuna eta Justizia Administrazioa. 

Topaketan, Eusko Jaurlaritzak sindikatuei proposatuko die 2018ko langile publikoen lan-baldintzak ixtea, dagoeneko, Gobernu Kontseiluak beharrezko neurriak onetsi baititzake, erabateko berme juridiko eta aurrekontu-bermeekin.

Gobernuak hilaren 19an proposatuko dituen lansarien eta lan-baldintzen hobekuntzek 90 milioi euro eragingo dituzte:

  • 2018ko soldata-igoera: Gobernuak % 1,5eko soldata-igoera onetsiko du urtarrilaren eta abenduaren bitartean, eta beste 0,25ekoa, uztailaren eta abenduaren bitartean. Soldata-igoera hori urriko nominan izango da eraginkorra, eta, urtean, guztira, 68 milioi euroko kostua eragingo du.
  • Itzarrirentzako 2018ko ekarpena: Gobernuak Itzarriri langile publikoen lansarien % 1en ekarpena egingo dio, azarotik aurrera, alegia, urtarrilaren 1etik ordaintzen ari dena baino % 0,5 gehiago. 2018an Itzarriri eginiko ekarpenen aurrekontu-eragina 20,5 milioi euro da.
  • Aldi baterako ezintasuna (ABE): langile publikoek baja kasuetan eta lehenengo egunetik dagozkien ordainsarien % 100 berriro kobratzeko dekretua onetsiko du Gobernuak. Neurri horrek irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak eta, gutxi gorabehera, 1,5 milioi euroko kostua.

 2019KO AURREKONTUAK

Gainera, Eusko Jaurlaritzak “Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorra”ren bileraren gai-zerrendan datorren urterako langile publikoen ordainsarien proposamena jasoko du. Soldata-igoera eta Itzarrirentzako ekarpenak egiteko, sindikatuekin negoziatuko da, baina, nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartzen du 2019ko Aurrekontuen Lege Proiektuan honako hauek jasotzeko:

  • % 2,25ko soldata-igoera
  • Itzarriri soldataren % 1,5ko ekarpena egitea.
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko urriak 23

    En mi casa hay una persona que trabaja en el gobierno vasco y tiene una incapacidad temporal desde el 9 de octubre de 2018, ¿por qué ha cobrado bastante menos este mes? Ha llamado a Lakua y le han dicho que de momento las cosas siguen igual. Entonces, ¿por qué dicen unas cosas y hacen otras ??????

Komunikabideek behera kargatzeko