Eu

Beatriz Artolazabalek “2018-2020 Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia” aurkeztu dio Ijito Herriaren Kontseiluaren Osoko Bilkurari

2018.eko irailak 11
  • Ijitoen bizi-kalitatea hobetzeko, ijitoen partaidetza soziala sustatzeko, ijitoen kulturaren bizikidetza hobetzeko eta ijitoen kulturaren ezagutza sustatzeko ekimenak proposatzen ditu

Vitoria-Gasteiz, 2018/09/11

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak “2018-2020 Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia” dokumentuaren edukia eman dio Euskadin Ijito Herriaren sustapen integralerako eta partaidetza sozialerako Kontseiluaren Osoko Bilkurari; Lakuan egin dute kontsulta-bilera.

Dokumentua hileetan zehar prestatu eta garatu da Ijitoen Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrean; bertan, Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak parte hartzen du, beste sail batzuekin batera, bai eta ijitoen eta ijitoen aldeko elkarte batzuek ere. Honako hauek helburu dituzten hiru ardatz nagusiak nabarmentzen ditu: “ijitoen bizi-kalitatea hobetzea; ijitoen partaidetza soziala; bizikidetza hobetzea eta ijitoen kulturaren ezagutza sustatzea”.

Topaketan, besteak beste, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, Ernesto Sainz Lanchares Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak eta Euskadiko Ijitoen Kontseiluko zenbait ordezkarik parte hartu dute. Marcelo Borja Matos; Juan Carlos Jiménez, Mario Yoldi, Miren Saratxaga; Josu Basozabal; Eugenio Peñas; Tamara Clavería Josune Rebollo, Pascual Borja; Rafael Giménez Jonatan Jiménez; Eugenio Jiménez Rosa Jiménez Mari Carmen Jiménez; Olga Borja; Begoña Lasa; Gotzon Villaño;  Javier Pérez eta  Maria Jesús Sánchez, ere bai.

Testua Artolazabal sailburuaren aginduz onetsiko da, eta Gobernu Kontseiluari bidaliko zaio, haren berri izan dezan.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Marcelo Borja Matos; Juan Carlos Jiménez