Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

2010. urtean egunero 20 eduki berriak gehitu ziren euskadi.net-era, euskal Administrazioak interneten duen ataria

2011.eko otsailak 13

Azken bi urteetan erregistratu diren datuek adierazten dute Webaren produktibitatea hirukoiztu baino gehiago egin dela

Eduki berrien gehitze handi honek gardentasunaren eta zerbitzuen eskaintzaren erabateko igoera ekarri du

2010ean euskadi.netek 6.322.768 orri kontsultatu zituzten 1.856.315 bisitari metatu zituen

Aurreko urtea, 2010a, euskadi.netera, euskal Administrazioaren Interneteko atarira, alegia, 10.911 eduki berri gehituta itxi zen. Horrela, eta asteburuak kontuan hartuta, egunero 20 eduki berri (euskaraz eta gaztelaniaz gutxienez) gehitu ziren Administrazioa herritarrei hurbiltzea helburu orokorra duen gune honetara.

Azaldutako datuek adierazten dute Webaren emankortasuna hirukoiztu baino gehiago egin dela, izan ere, 2004. urtetik, sortu zenetik, hain zuen, 2008ra arte (2006an eta 2007an turismoari buruzko datuen kargatze handiaren salbuespena alde batera utzita) urtero 3.000 eduki baino gutxiago sortu ziren. 2009an kopurua 7.088ra arte igo zen jada, horietatik 300 bakarrik turismokoak zirelarik; gainontzeko guztiak ziren berriak, informazioak, zerbitzuak, etab.

Eusko Jaurlaritzako Herritarrei Arreta emateko Zuzendaritzak ahaleginak ari du egiten euskadi.neteko edukien kalitatea hobetzeko. Atariak 2010. urtean 6.322.768 orri kontsultatu zituzten 1.856.315 bisitari metatu zituen. Hobekuntzako helburu horretan sartzen dira, batetik, enplegu publikoaren deialdi guztien argitalpena hobetzeko asmoa (ohartarazpenak, lotutako berriak eta antzekoak barne direlarik), eta, bestetik, laguntza eta diru-laguntzei buruzko informazio-prozesua eta horien izapidea hobetzea.

Halaber, 2011. urteari begira, fundazioen eta elkarteen erregistro guztientzako edukiak argitaratzea aurreikusita dago eta Jaurlaritzak sortzen dituen eduki juridikoak gehitzea: LegeSarea, araudi eta dokumentazio juridikoa izango duena, estatutuaren garapena, etab.

Gobernu Irekiaren politikaren barruan azpimarratu behar da euskadi.netek dituen eduki asko berriro erabil daitezkeen formatuetan eskaintzen ari direla, Open Data Euskadik (www.opendata.euskadi.net) duen Webean, eta bertan eduki gehiago sartuko direla. Era berean, 2.0 tresnen zerbitzu bat ireki da, blogak, wikiak, foroak eta posta-zerrendak dituena. 2011n zehar, edozein eduki komentatzeko eta baloratzeko baita gizarte-sareetan partekatzeko aukera emango duen proiektua burutuko da. Honekin lotutako martxan dagoen beste proiektu bat herritarra 2.0 postontzia da.

euskadi.net sarea Eusko Jaurlaritzaren gardentasun-tresna nagusi gisa ari da. Gune honetan, Administrazioak bere eskumenekoak diren gaiei buruzko informazioa jartzen du herritarren eskura, modu oso, argi eta eskuragarri batean. Hori dela eta, Jaurlaritza honen ahaleginen arteko bat da barne eremuetan oraindik dagoen informazio publiko guztia Internetera azaleraztea.

euskadi.netek Euskal Administrazioaren zerbitzuen eskaintza herritarren eta enpresen eskura zuzenean jartzen duen ataria izan nahi du eta, horrela, modu eroso eta errazean, elkarri eragin. Horren sarean, guztira, 40 atari daude eta aurten aurreikusita dago Etxebide etxebizitza-zerbitzua gehitzea, Turismokoa berriztatzea eta osasun-atari berri bat sortzea, edukien bilaketa hobetzeaz gain. Informazio kopuru handi hau ondoren adierazten diren atari-mota hauek osatutako sare batean egituratzen da:

1. Xede publikoko atariak: euskadi.net-eko edukiak era pertsonalizatuan eskaintzen dituzte, une bakoitzean ezartzen diren hartzaile kolektiboen edo taldeen arabera. Honela, gaur egun eskuragarri daude pertsonen, enpresen eta administrazioen atariak. Xede publikoko atariek bilaketa irizpide naturalen arabera egituratzen dituzte beren edukiak, garrantzi handiko gertakariak eta gaiak diren bezalakok, hain zuzen.

2. Sail edo erakunde publikoko atariak: Eusko Jaurlaritzako sail eta erakunde bakoitzak eskainitako edukiak eta zerbitzuak ikusteko aukera ematen dute. Horrela, sail bakoitzak atari bat du euskadi.net barruan sartuta. Saileko edo erakunde publikoko atari guztiek menu bat dute haientzat guztientzat komunak diren gaientzat: antolaketa, zerbitzuak, eremuak eta estekak.

3. Alorkako atariak: aukera ematen dute gai batekin zerikusia duten edukiak eta zerbitzuak antolatzeko, edukiak eskaintzen edo zerbitzuak ematen dituen saila, erakundea edo erakunde publikoa baino haratago eta hartzaile-segmentu edo publiko objektibo anitz eduki dezake. Azken atal horren barnean Gobernu Irekiaren estrategiaren haritik datozen atariak nabarmendu behar dira, hala nola, Irekia eta Open Data Euskadi.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko