Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak langile publikoen lansarien igoera proposatu du

2018-09-11
  • Eusko Jaurlaritzak, “Funtzio Publikoaren Mahai Orokorra”ren bileran, soldata % 1,75 igotzea, Itzarriri % 1eko ekarpena egitea eta laneko baja-kasuan soldataren % 100 berreskuratzea proposatuko du

Josu Erkoreka Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak, gaur eguerdian, Gobernu Kontseiluan aztertutako gaien berri emateko hitz egin du.

Josu Erkoreka Gobernuko bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren ondoko prentsaurrekoan jakinarazi du datorren irailaren 19an zentral sindikalei Funtzio Publikoaren Mahai Orokorraren bilera egiteko dei egin zaiela. Horrela, bilera monografikoa izango dela azaldu du, 2018ko langile publikoen lan-baldintzak ixteko. “Une hauetan, dagoeneko, erabateko berme juridikoak eta aurrekontu-bermeak ditugu, Gobernu Kontseiluan beharrezko neurri guztiak onetsi ahal izateko”, esan du bozeramaileak.

Hori horrela, sailburuak esan du Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen lansarien eta lan-baldintzen hobekuntzak 90 milioi eurokoak direla, guztira. Erkoreka sailburuak nabarmendu du 2018a % 1,75eko soldata igoerarekin, Itzarrirentzako % 1eko ekarpenarekin eta laneko bajaren kasuan % 100 jasotzeko eskubidearekin itxiko dela. “Suspertze ekonomikoaren giroa euskal funtzio publikora zabaltzeko konpromisoa hartu genuen, eta hala ari gara onartzen”, esan du.

Era berean, Erkorekak esan du soldata-igoera eta Itzarrirentzako ekarpenak sindikatuekin negoziatuko direla. “Nolanahi ere, konpromisoa hartzen dugu 2019rako Aurrekontuen Lege Proiektuan % 2,25eko soldata-igoera eta Itzarrirentzako soldataren % 1,5eko ekarpena jasotzeko”, esan du.

ALARDEA

Bestalde, Alardeari buruz galdetzean, Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzaren jarrera irmoa eta berdintasunaren aldekoa dela, erabat. “Hala adierazi zuen Emakundeko zuzendariak, alarde mistoa bultzatzera joan zenean”, esan du. Ertzaintzaren jarduketa dela eta, sailburuak esan du orain aztertzen ari diren irudiak grabatu zirela, beharrezkotzat jotzen dituzten neurriak hartzeko, baldin eta Osasun Sailak berdintasunean oinarritzen den alardea bermatzeko emandako neurriak bete ez baziren.

Gai ordena

Prentsa dossierra

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)