Berriak Lehendakaritza
Eu

ko Jaurlaritzak eta Iberdrolak sare adimenduneetan 60 milioi euro inbertituko dituzte

2011.eko otsailak 14

Sare adimendunei lotutako proiektu hau "Buru izan" estrategiaren parte da. Estrategia honen barruan ere badira beste proiektu batzuk, esaterako, merkataritza elektronikoa, Interneterako sarbide azkarra, gas naturala eta zientzia-industria

Bilbon eta Portugaleten garatuko da eta abangoardiako ekipo elektronikoz osatzekoak diren 1.1100 eraldaketa-zentroen egokitzapena eta 410.000 biztanlei zerbitzua ematen dieten 230.000 kontagailuren eraberriketa ekarriko du bere baitan. Neurketa-ekipoen irakurketa, kontratuen alta eta bajak ematea edo kontratatutako potentzia aldatzea izango da proektu honen ondorietariko bat. Bestetik ere, bezeroek merkatu elektrikoetan parte hartzea bultzatuko da. Honek, alegia, eginkortasuna energetikoa handiagotzen lagunduko du.

Patxi López lehendakariak eta Iberdrolako presidenteak, Ignacio Sánchez Galán jaunak, Euskadin garatzekoa den argindar-sare adimendunen proiektu berria aurkeztuko dute gaur Bilbon. 60 milioi euroko inbertsioa eskatzen duen ekimen hau garatzeko, baltzu bat eratu da Eusko Jaurlaritzaren (Energiaren Euskal Erakundearen Energiaren bitartez) eta Iberdrolaren artean. Proiektu hau erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetzaren eredua da.

Bestetik ere, Eusko Jaurlaritzak hitzartutakoak betetzen ari direla erakusten du, proiektu hori Lidera (Buru izan) estrategiaren barruan sartuz. Iberdrolarekin batera abiatutako ekimen hau bi ingurutan garatuko da: batetik, sare adimendun hiritarra garatuko da Bilboko eta Portugaleteko hainbat eremutan. Horrek bere baitan ekarriko du abangoardiako ekipo elektronikoz osatuko diren 1.1100 eraldaketa-zentro egokitzea eta 410.000 biztanlei zerbitzua ematen diten 230.000 kontagailu eraberritzea. Bestetik, Lea-Artibai eskualdean, landa eremurako automatizazio aurreratuko plan bat jarriko da abian azpiestazio adimendun berri bat sortuz.

Azpiegitura horrek bide emango du zerbitzuak urrunetik emateko, esaterako, neurketa-ekipoen irakurketa, kontratuen alta eta bajak ematea edo kontratatutako potentzia aldatzea. Bestetik ere, bezeroek merkatu elektrikoetan parte hartzea bultzatuko da. Hauek momentuan eskuratu ahal izango dituzte euren kontsumo-datuak eta, geroan ere, dagokion araudia onartzen bada, tarifa malguak. Honek, alegia, eginkortasuna energetikoa handiagotzen lagunduko du.

Sare adimendunei lotutako proiektu hau Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen "Buru izan" estrategiaren parte da. Estrategia honen barruan ere badira beste proiektu batzuk, esaterako, merkataritza elektronikoa, Interneterako sarbide azkarra, gas naturala eta zientzia-industria. Gaurkoan Iberdrolarekin batera abiatutako ekimenaren aurkezpenak agerian uzten du Eusko Jaurlaritzak euskal ekonomiaren lehiakortasuna areagotzeko konpromisoak betetzen ari dela.

Duela astebete, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak, Bernabe Unda jaunak, munduan seriean fabrikatutako aurreneko furgoneta elektrikoa aurkeztu zuen Mercedes-ekin batera. Egia esan, proiektu honetan zerikusi handia izan du Eusko Jaurlaritzak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)