Eu

Ander Añibarro: “Atsegina da ikustea gure gazte kooperanteek egiten dituzten ekintzen eraginkortasunak tokiko herritarrengan eragiten duen poza”

2018.eko irailak 07
2018ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako proiektuen segimendua Perun; 27 euskal gazte ari dira parte hartzen
Euskadiko 99 kooperante dira, aurtengo udan, gobernuz kanpoko 20 erakundek Afrikan, Asian eta Amerikan martxan dituzten proiektuen protagonista

VG 07 09 18

Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendariak ongi balioetsi ditu Euskadiko garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak Perun tokiko erakunde andetarrekin garatzen ari diren programak.“Egunotan, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa hurbiletik ezagutzeko interesa duten beste erakunde batzuekin bildu gara, hurrengo edizioetan parte hartu ahal izateko", esan du Añibarrok

Añibarro 2018ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan azken asteotan Perun, Euskadiko garapenerako gobernuz kanpoko sei erakunde (GGKE) bederatzi tokiko erakundek kudeatuta egiten ari diren proiektuen segimendua egiten ari da. Proiektu horietan Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako 27 euskal gazte ari dira lanean.

Gaur, ostiralean, Piuran, euskal ordezkaritzak Eibar-Piura Kirol Elkarte Eskolaren Egoaizia proiektua ezagutu du. Bertan, bi euskal gaztek parte hartzen dute; ume eta gazteen artean kirola sustatzen dute, aisia osasungarrirako aukera gisa.

Bihar, larunbatean, Ayuda Más-en El Agustinoproiektuaren arduradunak izango dira; horien helburua da El Agustino barrutian ahultasun-egoeran dauden ume eta nerabeen gizarte-inklusiorako eta gizarte- eta hezkuntza-inklusiorako baldintzei bide ematea. Bestalde, Serso Euskalherriak Colliquen, Asociación de Comunicadores y Educadores Viator (ACEV) elkartearekin batera, hezkuntza-proiektua du martxan; bertan, boluntarioek zentro batean laguntza-lanak betetzen dituzte, eta hastapeneko eta lehen mailako hezkuntza-eskolak ematen dituzte, eta komunikaziorako laguntza-lanak ere egiten dituzte.

Serso Euskalherriak, halaber, MISOko San Juan de Luriganchon beste proiektu bat kudeatzen du; bertan, hastapeneko hezkuntzako haur-psikomotrizitateko jarduerak ezartzen dira, San Juan de Luriganchoko barrutiko goialdeetan; beste proiektu bat La Sonrisa de Marielle ikastetxean hezkuntza-arretaren ingurukoa da, Anna d'Ambrosio fundazioaren eskutik, zeinak La Sonrisa de Marielle prestakuntza integraleko zentro berezian indigenekin lan egiten baitu, herritarrak kontzientziatzeko gizakiak ura izateko duen eskubideaz. Eta Haurralde fundazioak San Juan de Luriganchon “Me capacito, produzco y encuentro oportunidades” proiektuarekin dihardu lanean, Casa Solidaria GKErekin, autoestimuko eta lidergoko tailerrak egiteko laguntza-lanetan.

Euskal ordezkaritzak arreta berezia eskaintzen dio Haurraldek El Muñón duen proiektuari, ASOCHAEMen zuzentasunean eta aukera-berdintasunean oinarritzen den hezkuntzari eskainitako proiektuari; Hogar etxeko adingabeei laguntza ematen die ikasketetan, genero-berdintasunean oinarritzen diren tailer bereziak egiteko, gatazkak ebazteko, sexualitate osasuntsu eta kontzientean, besteak beste. Baita Solidaridad Internacional en Cusco proiektuari ere, Centro de Educación y comunicación Guaman Poma de Ayala tokiko GGKErekin ingurumen osasungarria sustatzeko proiektuan. Halaber, Arquitectos sin fronteras en Cusco: Albergue "Hatun Soncco Wasi / Casa del Corazón Grande" proiektuari ere, C.E.A.R.A.S.en goialdeetako landa-komunitateetako eskola-ume baserritarrentzat, Kallpanchis: Centro de apoyo rural y acción social. Ordezkaritzak, halaber, bilera egingo du, egunotan, dagoeneko Perun lan egiten duten GGKEekin.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren hogeita seigarren edizioan, 99 euskal kooperante % 75 emakumeak daude aurtengo udan gobernuz kanpoko 20 erakundek Afrikan, Asian eta Amerikan martxan dituzten proiektuetan. Urtero bezala, hiru hilabetez, pertsona horiek hainbat lanetan lagunduko dute, besteak beste: ura eta saneamenduak hornitzea, irakaskuntza, haurrentzako arreta, emakumeen ahalduntzea eta prestakuntza, osasuna, adinekoen zaintza edo azpiegiturak hornitzea. 2018an GGKEen proiektuen helmugako herrialdeak honako hauek dira: Kolonbia, Filipinak, Guatemala, Honduras, Bolivia, Ekuador, India, Haiti, Mexiko, Filipinak, Senegal, Mozanbike, Kamerun, Mexiko eta Peru.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak