Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak UPV/EHUren 2018-2019 ikasturtea ireki du

2018.eko irailak 10
  • Urkullu Lehendakariak azaldu du Eusko Jaurlaritzak “bikaintasunaren alde batera lan egiteko” duen konpromisoa

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburuarekin batera, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen 2018-2019 ikasturtea ireki du. Lehendakariak nabarmendu du Hezkuntza herrialdeko erronka dela, eta Eusko Jaurlaritzak “bikaintasunaren alde batera lan egiteko” duen konpromisoa adierazi du.

Ekitaldia Bizkaiko Campusean izan da, Leioan; bertan, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua eta Mª Jesús San José Lan eta Justiziako sailburua ere izan dira.

Lehendakariak nabarmendu du prestakuntza ezinbestekoa dela Euskadiren etorkizunerako. Gainera esan du “prestakuntza gizarte osoarentzako inbertsioa dela”.

Oraintsu onetsi den Estrategia partekatua dela eta, Lehendakariak azaldu du estrategiak prestakuntza eta ikerketa unibertsitate-proiektuaren oinarri izateko erronkari erantzuten diola. Horrela, zenbait adibide eman ditu: unibertsitate-enpresa estrategia, goi-mailako prestakuntza dualaren eredua, espezializazio adimenduneko RIS3rekin bat datorren Zientzia eta Teknologia fakultateetako Klusterra, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearekiko aliantzak eta beste hainbat.

Era berean, Lehendakariak esan du 2019-2022 Euskal Unibertsitate Sistemaren Plana aukera berria dela “elkarlanean jarduteko, bikaintasuna nagusitzeko eta Unibertsitatearekiko konpromisoa sendotzeko”. Hori horrela, Urkullu Lehendakariak honako hauek nabarmendu ditu: 4gune Klusterreko elkarlana; bikaintasun-campusaren sustapena; oinarrizko ikerketa-zentroak eta Ikerbasque edo bikaintasuneko ikerketa-taldeak; berrikuntza IKD ereduaren garapenean; eta nazioartekotzea mugikortasunaren sustapenarekin, elkarlan-programak edo nazioarteko eskaintzaren gorakada. “Erronka, ekintza eta programa horien bidez, beste urrats bat gehiago eman dezakegu Euskal Unibertsitate Publikoaren bikaintasunean”, esan du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak