Eu

Gizarte Ekonomiaren Estatistika eta 2018 Diru-laguntza Plana

2018.eko irailak 12

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak, gaur, Euskadiko Gizarte Ekonomiaren Estatistika aurkeztu du, bai eta enpresa-egituraren garapenera bideratutako laguntzak ere.

Ekitaldian Jon Azkue Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak eta Jokin Diaz Gizarte Ekonomiako zuzendariak ere parte hartu dute; bertan, San José sailburuak gogorarazi du gizarte-ekonomiak funtsezko eginkizuna duela garapen jasangarriko helburuen hazkuntza, gizarte-kohesio eta betearazpenerako, kontuan hartuta enpresen ekosisteman kooperatibak eta lan-sozietateak direla nabarmenak, beste erakunde-mota batzuekin batera, besteak beste, enplegu-zentro berezi, laneratzeko enpresa edo onura publikoko elkarteekin batera.

Maria Jesús San Josék Lan eta Justizia Sailak gizarte-ekonomia haren garapena bultzatzera bideratutako programa, proiektu eta funtsen bidez sustatzeko duen konpromisoa eta borondatea nabarmendu ditu. “Aurten 4 milioi eta 400 mila euro bideratuko ditugu; alegia, iaz bideratutako kopuruaren aldean, % 15 areagotuko da kopurua, eta helburua da laguntzak areagotzen jarraitzea eta bost milioi eta erdira hurbiltzea”.

Gaur San Josék aurkeztu duen Euskadiko Gizarte Ekonomiaren Estatistika Euskadin gizarte-ekonomiaren magnitude sozioekonomiko nagusien bilakaera eta egoera aztertzen dituzten estatistiketan osoena da.

http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/estadistica_oe_inf_trab_justic/eu_def/GIZARTE%20EKONOMIAREN%20ESTATISTIKA_2016_ETA%202017ko_AURRERAPENA.pdf

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak