Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

33 haurrek tratu txarrak jasan zituzten eskolan 2010ean Euskadin

2011.eko otsailak 14

Eskola jazarpenari aurre egiteko protokolo oso bat aurkeztu da

Euskal Autonomia Erkidegoan,16 urte arteko euskal ikasleen %17k diote nolabaiteko tratu txarrak jasan dituztela inoiz. Ciberbullying-aren aurka prestatu duten gida aitzindaria martxan jarri da baita ere.

Ikastetxeetan eskola jazarpenari aurre egitea. Helburu honekin, Eusko Jaurlaritzak protokolo oso bat aurkeztu du, baita ciberbullying-ari - aurre egiteko ere.

Isabel Celáa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Marian Ozcarizekin, Hezkuntza sailburuordearekin, eta Jorge Floresekin, Pantallas Amigas eta EMICIko zuzendariarekin, batera protokoloa aurkeztu dute.

Euskal Autonomia Erkidegoan,16 urte arteko euskal ikasleen %17k diote nolabaiteko tratu txarrak jasan dituztela inoiz. 2010ean eskola jazarpena izan zitezkeen 90 kasu antzeman zituzten euskal ikastetxeetan, haietatik 33 ziurtatu ziren eta hala bideratu zituen Hezkuntza Sailak.

Azken urteetan eskola jazarpena larritu egin da Internetekin, gero eta gehiago dira sare sozialekin edota mugikorren bitartez jazarpena jasaten duten gaztetxoak.

Arazo honi aurre egiteko Hezkuntza Sailak protokoloa aurkeztu du. Ikastetxeen esku utzi du eskola jazarpenaren kontrako gida. Bertan, Irakasleek, ikasleek eta familiek kasu bakoitzean zer egin behar duten azaltzen da.

Ciberbullying-aren aurka prestatu duten gida aitzindaria dela dio hezkuntza sailburuak. baina jazarpen era berri hau atzemateko eskola ez dela nahikoa gogoratu die Celaak familiei eta oso adi egoteko eskatu die.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Celaá, Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketa sailburua; Marian Ozcariz, Hezkuntza sailburuordea; Jorge Flores, Pantallas Amigas eta EMICIko zuzendaria