Berriak Segurtasuna
Eu

27. Promozioko 380 poliziagaiek urriaren 8an hasiko dute prestakuntza-aldia

2018.eko irailak 06

Segurtasuneko sailburuak elkarrizketa bat eman du Onda Vasca-n

Segurtasuneko sailburuak, belaunaldi-berrikuntza aipatzean, 2018. urte honetan 300 erretiro inguru eta datorrenean 400 inguru espero direla azaldu du. Beraz, urtea amaitu aurretik 400 agentek osatuko duten promozio berri baten deialdi bat egitea da Segurtasun Sailaren asmoa. “Logikoki, berritzen, birjartzen joan behar dugu eta behar horrek eraman gaitu elkarren segidako deialdien plangintza hau egitera”. Udazken honetan bertan, sailburuak jakinarazi duenez, hasiko dute prestakuntza-aldia 27. Promozioko 380 poliziagaiek.

Prestakuntzaren gaiarekin jarraituz, udaltzaingoaren deialdi bateratua aipatu du Beltrán de Herediak; deialdi hori irailaren 22rako dago aurreikusita, eta Euskadiko polizia guztiek modu koordinatu batean lan egitea da helburua. “Prestakuntza homogeneizatzea garrantzizkoa dela uste dugu. Garrantzizkoa da polizia desberdinen arteko lankidetza, koordinazioa eta bateragarritasuna”, zehaztu du sailburuak.

Sindikatuekin duten harremanari buruz, ekainean lortutako akordioa gogora ekarri du sailburuak, eta une honetan hartutako konpromisoekin jarraitu behar dela azpimarratu du. Hala, ziurtatu duenez, Sailaren borondatea beti izan da “elkarrizketan jarraitzea, negoziatzen jarraitzea, akordio berriak lortzeko”. Eta, azpimarratu duenez, etengabea da sindikatuekin duten harremana.

Gainera, Ertzaintzaren parke mugikorra berritu egingo dutela nabarmendu du Beltrán de Herediak. “Parke mugikorreko ibilgailuen flota osorik berrituko da”, azpimarratu du sailburuak. Hala, azaldu duenez, urtea amaitu aurretik 500 ibilgailu identifikatu berri izango dira, duela bi urte berritu ziren 600 ibilgailu identifikatu gabeei gehituko zaizkienak. Dena den, adierazi duenez, motoak eta ibilgailu berezi batzuk berritzea faltako litzateke.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak