Berriak
Eu

Euskadik Buenos Aireseko liburuz osatutako Babel Dorrean parte hartuko du

2011.eko otsailak 11

Elvira Cortajarena, Eusko Jaurlaritzak Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaien duen ordezkaria, Buenos Aireseko "Torre de Babel de libros" proiektuaren aurkezpenean izan zen. Sekulako eskulturak hizkuntz guztietan idatzitako 20 mila liburu izango ditu eta Buenos Aires Munduko Liburuaren Hiriburuaren 2011 hasiera emateko ekitaldirako eraikiko da.

 

Josefina Delgado, Buenos Aires Hiriko Gobernuko Kultura Idazkariordeak eta Marta Minujin, artista plastikoa eta eskulturaren diseinatzaileak, 50 herrialdetako ordezkarien aurrean dorrearen xehetasunak aurkeztu zituzten. Bertaratutakoen artean, baita Manuel Duran Gimenez Rico, Espainiako Embaxadaren Kultura Kontseilaria, Jordi Font, Kataluniako Generalitat-earen Ordezkaria, eta Alejandro Dobarro, Galiziako Xunta-ren Ordezkaria ere, izan ziren besteak beste.


Babelgo Dorrea hizkuntza guztietan idatzia ezezik hurrengo genero ezberdinak ere izango ditu: narratiba, kontaketa laburra, poesia, hiztegiak, historia eta best seller-ak. 21 egun aurkeztua egon ondoren, gizataldeetako ordezkari batzuk liburutako bat eskuratzera gonbitatuko dira eta gainontzeko liburuak Buenos Airesko Lehendabiziko Liburutegi Multilingueko parte izango dira.

 

Eskulturak 15 metroko piramide-formako egitura oinarrian eta 24 metroko altuera izango du. Dorreari maiatzaren 7an hasiera emango zaio eta 50 mila bisitari espero dira, ordubeteko 100 pertsona.

 

Marta Minujin nazioarteko proiekzioa duen abangoardia artista argentinarra da.  "Obelisco acostado" (1978 Sao Pauloko Bienala); "Obelisco de Pan Dulce" (1979 Buenos Airesko Nazioen Feria) "Torre de pan de Joyce" (1980 Dublin); "Carlos Gardel de Fuego" (1981 Medellin); "Venus de queso" (1981) eta "Partenón de libros" (1983), azken diktadura militar argentinarrak debekatutako 30 mila liburu erabiliz, besteak beste. 60. hamarkadan, "Instituto Di Tella de Artes" mitikoaren kideekin batera,  argentinan izandako "happenings" antzezpenetan aurrendarietako bat izan zen.

 

2001. urtetik aurrera, la UNESCOk, Nazioarteko Liburu-saltzaile Federazioak, Nazioarteko Bibliotekari Federazioak eta Nazioarteko Editore Elkarteak, Munduko Liburuaren Hiriburuaren bereizketa, liburuak eta irakurketa bultzatzen duten hiriburuei ematen diete. Hiriburutza  2011ko apirilaren 23an hasiko da, Liublana hiria formalki ordezkatzen duelarik, eta 2012ko apirilaren 23an bukatuko da. Urtean zehar Buenos Airesen ekintza ugari aurreikusita daude idazle, liburu-saltzaile, hezitzaile, itzultzaile, editoreekin batera.

 

Buenos Aireseko Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzan, Etxepare Institutuak dohaintzan emango dituen, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskaditik egin nahi duten partikularren  izenean, liburuak jasoko dira. Liburuen dohaintzari buruzko edozein kontsultarako, mesedes otsailaren 21a baino lehen, Ordezkaritzarekin kontaktuan jarri: argentina argentina@ej-gv.es edo +54 11 41 20 05 86 telefonora.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Delegada Elvira Cortajarena