Eu

Josu Erkorekak “Gobernu Digitala II: Ereduak eta Erreferentziak” ikastaroa inauguratu du “EHU-UPVren Udako Ikastaro”en esparruan

2018.eko irailak 10
  • Bi egunez, mundu osoko adituek erakunde, administrazio eta herritarren digitalizazioaren arrakastaren gakoak aztertuko dituzte, etengabe bilakatzen, hobetzen eta heltzen ari den prozesua baita
  • Eusko Jaurlaritza lanean ari da, dagoeneko, BlockChain teknologia eta Adimen Artifiziala aplikatzeko, zerbitzu publikoak emateko modua iraultzeko

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak, EJIE-Eusko Jaurlaritzako Informatikako Sozietateak “EHU-UPVren Udako Ikastaro”en esparruan antolatu duen “Gobernu Digitala II: Ereduak eta Erreferentziak” ikastaroa inauguratu du gaur goizean, Donostiako Miramar Jauregian. Alex Etxeberria EJIEko zuzendari nagusiak ere parte hartu du inaugurazio-ekitaldian. Gainera, ekitaldian Nerea López-Uribarri Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea eta Xabier Arrieta Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendaria ere izan dira.

Mintegia gaur eta bihar izango da, eta helburu bikoitza du: alde batetik, Gobernu Digitaleko jardunbide egokienen ezagutzan aurrera egitea; bestetik, eraldaketa digitalaren kontzeptualizazioa eta hark bete beharreko helburuak lantzea.

EJIE

Josu Erkorekak ziurtatu du digitalizazioak arrakasta izateko, lankidetza publiko-pribatua behar dela, herritarren, administrazioen eta erakundeen beharrei erantzuteko gai izango dena. Prozesuak etengabe hobetu eta heldu behar du denboran zehar; izan ere, ez da hasi eta amaitzen den proiektua, etengabe bilakatzen ari dena baino.

Zehazki, EJIE-Eusko Jaurlaritzako Informatikako Sozietatea 1982an sortu zen, informazio-teknologiak eta komunikazioak sustatu eta Euskal Administrazio Publikoak gizarteari eskaintzen dizkion zerbitzuak hobetzeko. Harrezkero, sozietate publikoa egun arte oso azkarra izan da; 1.700 aplikazio baino gehiago kudeatzen ditu 2.000 zerbitzari baino gehiagotan eta 1.800 metro koadro ditu datu-prozesamenduko 3 zentrotan banatuta. Azpiegitura horren bidez, sektore publiko autonomikoari zerbitzu ematen dien katalogo zabala ematen dioten 55.000 lanpostu baino gehiagori ematen zaie zerbitzu. 

Gaur egun, EJIE erabateko erronka teknologikoak diren proiektuetan lan egiten du, besteak beste: Euskadiko administrazio publiko guztien bateratze teknologikoa, Bigdatako plataformen zabalkundea edo zerbitzu publikoei BlockChain, Machine Learning edo Adimen Artifiziala aplikatzea. Gainera, EJIEk, dagoeneko, Adimen Artifiziala prozesuak automatizatu eta optimizatzeko autoikaskuntzara bideratutako algoritmoak aplikatuz gobernuen digitalizazioa sustatzeko aukera emango duen eremuetako bat gisa aztertzen du. Modu berean, BlockChain teknologiarekin eta hark eredu digital irekiak, gardenak eta deszentralizatuak eta, aldi berean, seguruak sustatzeko duen gaitasunarekin lan egiten du. 

Adimen Artifizialak eta BlockChain teknologiak etorkizun handiko ikuspegia eskaintzen dute, zerbitzu publikoak emateko modua iraultzen baitute.

 PROGRAMA ETA PARTE HARTZAILEAK

“Gobernu Digitala II: Ereduak eta Erreferentziak” udako ikastaro honetan, gaur egun eraldaketa digitaleko proiektuetan murgilduta dauden Estatuko eta nazioarteko profesionalek parte hartuko dute, besteak beste: Riho Kurg, Cyberneticakoa; Héctor Sánchez, Mocrosoftekoa; Elisa Martín, IBMkoa; Alex Rayon, Deustuko Unibertsitatekoa; Izaskun Urrestarazu, IZENPEko zuzendari nagusia; Agustín Zubillaga, Orkestrakoa; Maru Mesaglio, Gartner-ekoa; Luismi Gracia, MINSAITekoa; Oscar Lage, Tecnaliakoa eta Oscar Guadilla, EJIEkoa.

Aurreikusitako hamar hitzaldietan, bertaratzen direnei digitalizazioak administrazioei zerbitzuak eskaintzeko ematen dien modu berriari eta herritarrek eraldaketa horietatik jaso ditzaketen onurei buruzko hausnarketan parte hartzeko aukera egongo da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak