Eu

Artolazabalek azpimarratu du “Europa gurutzatzen duten iragaitzazko migratzaileen arretan eta gazteen laneratzean oinarritutako zutabeen gainean gizarte-kohesioa lortzeko Euskadiko Gurutze Gorria egiten ari den lana”

2018.eko irailak 06
  • Gasteizko Luis de Ajuria aretoan egindako Euskadiko Gurutze Gorriaren Gazte Enplegu Plana sustatzeko topaketa

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek, gaur goizean, honako hau azpimarratu du: “gizarte-kohesiorako Euskadiko Gurutze Gorria egiten ari den lana, bereziki gazteen laneratzean eta aurtengo udan Europa gurutzatzen ari diren iragaitzazko migratzaileei emandako arretan oinarrituta”.

Gasteizko Luis de Ajuria aretoan egindako Euskadiko Gurutze Gorriaren Gazte Enplegu Plana sustatzeko topaketan, Euskadiko Gurutze Gorriko presidente Iñaki Irustarekin batera, ondorengo pertsona hauek hartu dute parte: Aitor Allende Autonomia- eta Lurralde-mailako Koordinatzaileak, Nerea Melgosa zinegotziak, Cristina González foru diputatuak, Marcos Muro Enpleguko sailburuordeak eta Amaia Arteaga, Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Laneratze zuzendariak.

“Egun hauetan bada modu berezian eta ilusio handiz parte hartzen dudan eta bere sustatzaileei bereziki eskertzen diedan jarduera bat, eta hori Euskadiko Gurutze Gorriak gaur antolatzen duen hau da: gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden gazteen artean lana eta gizakia sustatzeko jarduera", adierazi du Artolazabal sailburuak.

“Gaur Euskadiko Gurutze Gorriari zoriontzeko eta bere lana eskertzeko bi arrazoi ditut: gazteei eskaintzen dien babesagatik eta, aurtengo udan, Euskadiko Gurutze Gorria egiten ari den lan bikainagatik, bizitza duin baten bila Europa gurutzatzen duten migratzaileei laguntza emanez”, gaineratu du Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak.

Artolazabalek azaldu du “Europan barrena egiten ari diren bidean Saharaz hegoaldeko ehunka gizonek eta emakumek jasotzen dutela arreta, eta Euskadiko Gurutze Gorriak, hemengo erakundeekin elkarlanean, beste hainbat laguntzaren artean, janaria, ohea, arropa eta komunikazioa eskaintzen diela. Egia da Euskaditik igarotzen diren migratzaileen kopurua oso txikia dela Europar Batasuneko beste leku batzuetan gertatzen ari denarekin alderatzen badugu; baina migrazioaren fenomeno honek Europa osoa barne hartzen du, eta horregatik, estatu, herrialde eta eskualde guztiek, ahobatez eta behar bezala planifikatuta erantzun behar diogu. Eta hortxe dago Euskadiko Gurutze Gorria lan horretan erabat murgilduta”.

Artolazabalen iritziz “Euskadiko Gurutze Gorriaren interes sozial horri esker, gainera, hemengo gazte batzuk motibazioa, prestakuntza eta lana aurkitzen ari dira usteak gainditzen ari den emaitzak izaten ari den programa baten bitartez. Gurutze Gorriak “Nuevos caminos, más oportunidades” izeneko bere ekimen orokorraren barne jaso duen laneratze-programa Eusko Jaurlaritzak etengabeko jarduketak eta ekimenak eskaintzen dien kolektibo bati zuzenduta dago, gure planteamenduekin eta helburuekin oso ondo uztartzen delako”.

Eusko Jaurlaritzaren babesa

“Eusko Jaurlaritza, hirugarren sektoreko gainerako entitateekin eta erakundeekin batera, inor atzean ez geratzeko lan egiten ari da. Adierazle ekonomikoak aldekoak badira ere, “laguntza eta bultzada zehatza” behar duten egoeran dauden pertsonak aurkitzen ditugu”, azpimarratu du Artolazabalek.

Euskadiko Gurutze Gorriaren gazteen sustapen- eta laneratze-proiektua Europako Batzordeko Gazte Bermearen Programa Eragileak ere finantzatzen du, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren deialdiaren bitartez. “Profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeko prestakuntza” izena du eta Eusko Jaurlaritzak 504.322,70 euro ipini ditu finantzatzeko.

Ekimenak gazteen bermea jaso dezaketen gazteak erakartzen ditu eta Gurutze Gorria Enpleguak duen estrategiari eta garatutako proiektuari buruz informatzen du, Europako Gizarte Funtsak batera finantzatzen duen Gazte Estrategiako esparru operatiboan.

Enplegu Plan Estrategikoa

Artolazabalen iritziz “plana ondo gauzatu da eta, deialdiaren arabera, erakunde batzuek zenbateko osoari aurre egiteko aukera ez bazuten, hori egiteko gai zirenen eskuetara pasa zitekeenez, batera finantzatzeko beste 150.000 euro jarri ditugu.  Enplegu Plan Estrategikoaren bitartez, Eusko Jaurlaritzak gazteen enpleguari eskainitako ardatz bat dauka, gure Gazteria gure oraina delako eta gure etorkizunaren % 100”.

Prestakuntza, eta hezkuntza- eta lan-munduen arteko zubiak ezartzea funtsezko elementuak dira laneratzeko euskal gazteriak dituen erronkei aurre egiteko” gaineratu du.

Beatriz Artolazabalen iritziz “erdietsi nahi izan ditugun eta Gurutze Gorriarekin partekatzen ditugun helburuek ondorengo honetarako balio izan dute: zeharkako konpetentzietan parte hartu duten pertsonak prestatzeko; pertsona horiek konpetentzia profesional espezifikotan gaitzeko; besteen konturako lanak edo bestelako lanak errazago eskuratzea sustatzeko; baliabiderik ez izatea enplegua lortzeko oztopo ez bihurtzeko laguntza osagarriak eskaintzeko; Komunitatean sartu ahal izateko kultura edo etnia diferenteko gazteek prestakuntza jaso dezaten laguntzeko; lortutako gizarteratzeen emaitzak baloratzea eta jardueren doikuntza eta pertsonalizazio egokia bermatzeko jarraipena egiteko; eta enplegagarritasuna hobetzeko helburuarekin, prestakuntza-esparruaren eta lan-merkatuaren arteko lotura sustatzeko”.

“Ekintza horiekin guztiekin Euskadiko Gurutze Gorriak bere mundu-mailako erakundearen helburu humanitarioari bikain erantzuten dio eta euskal eta europar gizarte bateratuagoa eta solidarioagoa egiten laguntzen du. Zorionak bertako boluntarioei eta arduradunei, eta zorionak ekimen honetan parte hartu duten gazteei" esanez amaitu du Artolazabal sailburuak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Irusta, Aitor Allende, Nerea Melgosa, Cristina González, Txomin Ondarre