
Tapia: Argentinako Industria Batasunaren ordezkariekin topaketa
Bihar Industriaren Eguna ospatuko dute Argentinan, eta eragile publiko eta pribatuak Buenos Aireseko 24. Konferentzia Profesionalaren inguruan bilduko dira etorkizuneko erronkak aztertzeko.
Tapia: "Gaur, zita garrantzitsu honen antolatzaile den Argentinako Industria Batasunaren presidentearekin bilera egiteko aukera izan dut.
Gaur zalantza eta kezka handia dago herrialdearen bilakaera ekonomikoaren inguruan eta biharko jardunaldian zehar Argentinako ekonomia bultzatzeko Mauricio Macriren gobernuaren neurri berriak ezagutzera eman daitezke.
Argentinako Industria Batasunak (UIA) Eusko Jaurlaritza gonbidatu du gure industria eredua azaldu eta 80. hamarkadatik hasi eta 2020ra aurreikusten diren politikak azaldu ditzagun
Industria jardunaldiaren bezperan, eta Buenos Airesera iritsi berri garela, instituzioetako ordezkari instituzionalekin egingo den topaketan parte hartuko dugu".