Eu

Eusko Jaurlaritzak 22,2 milioi euroan, % 100 berriztagarria edo kogeneraziokoa den energia elektrikoaren kontratazioa baimendu du (Gobernu Bilera 2018-09-04)

2018.eko irailak 04

Eusko Jaurlaritzak bere eskari elektrikoari ingurumenean eta lurraldean eragina murrizten duten energia-iturri berriztagarrien bidez erantzungo dio 

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio, gaur, % 100 berriztagarriak diren energia-iturri berriztagarrietatik eta/edo goi-efizientziako kogeneraziotik abiatuta sortutako energia elektrikoaren hornidura kontratatzeko espedientea hasteari. Kontratazioak gasturako 22.260.272 euro izango ditu, eta horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta sektore publiko autonomikoko erakunde gehienen hornidura elektrikoa ekarriko du.

Gaur eguneko %100era iritsi arte, Eusko Jaurlaritza 2008tik ari da energía berriztagarria protzentaje desberdinetan kontratatzen. Eusko Jaurlaritzak beraz, eskari elektriko guztiari energia-iturri berrizgarrien bidez erantzungo dio; horrela, jasangarritasun energetikoaren arloko euskal araudia eta erregai fosilen mendekotasuna murriztuko duten aukera energetiko jasangarriak sustatzeko eta finkatzeko Gobernu Programaren konpromisoak beteko dira. Horrela, Eusko Jaurlaritza, beste behin ere, erabiltzen den energiak ingurumenean eta lurraldean duen eragina murriztuko duten ekintza jasangarrien eredu eta eragile bilakatuko da, erabileran efizientzia handiagoa ekarriko duten teknika eta teknologien erabileraren eta aurrezpenaren bidez; horrela, berotegi-efektuko gasen emisioak ere murriztuko dira.

Kontratazio honetarako lehiaketa publikoaren xehetasun eta oinarriak laster argitaratuko dira Administrazio Orokorraren kontratatzailearen profilean eta Eusko Jaurlaritzaren web ofizialean (www.euskadi.eus). 6 lote jasoko dira, bi lurralde bakoitzeko, eta sareko sarbide-puntua goi-tentsiokoa edo behe-tentsiokoa den.

GASTU PUBLIKOAREN AURREZPENA

Eusko Jaurlaritzak zerbitzu eta hornidura publikoak ahalik eta modurik bateratuenean eta zentralizatuenean lizitatzen eta kontratatzen ditu. Horrela, eskalako ekonomiak aprobetxatzen ditu, kostuak merkatu eta gastua aurrezten du eta, horren bidez, baliabide publikoen kudeaketa nabarmen hobetzen du

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko