Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Euskal erakundeen eta Euskadiko Gurutze Gorriaren eskutik, 3.881 arreta egin zaizkie etorkinei, pasa den ekainaren 28tik

2018-09-03
  • Abuztuaren 27ko astean, gailu horien bidez, 214 arreta eman dira.
  • Eusko Jaurlaritza beste baliabide bat prestatzen ari da, kolektibo ahulenei bideratua –adingabeak kargura dituzten edo bakarrik dauden emakumeak, eta eriondo dauden pertsonak –, egonaldi luzeagoa egiteko

 

Vitoria Gasteiz,  2018 09 03

Etorkinei arreta emateko Erakundeen arteko Koordinazio Mahaiak –bertan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek, Bilboko, Donostia / San Sebastiango, Vitoria-Gasteizko eta Irungo udalek, Euskadiko Gurutze Gorriakek, Harresiak Apurtuzek, Caritasek, CEARek eta SOS Racismok–, Andaluziako kostaldeetara heltzen den jende ugari horretatik Euskadira itzultzeko aginduarekin iristen diren eta Estatuan 30 egun baino gutxiago daramatzaten iragaitzazko etorkinentzako larrialdiko harrerarako aldi baterako zerbitzuak direla eta, zera jakinarazi du: “3.881 arreta eman zaizkie pasa den ekainaren 28tik etorkinei, eta pasa den abuztuaren 27ko astean, gailu horien bidez, 214 arreta eman dira. Baliabide hauetan 310 gauladi izan dira”.

 

Mahaiko kideek, Irungo laguntza-baliabideetako batean izan diren adierazpen xenofoboak direla eta, “erabateko gaitzespena” adierazi dute, eta esan dute “gertakari isolatua” dela eta “horrek ez duela gehiengoaren sentipena adierazten”. “Euskadik beti erakutsi izan du ahulenekiko elkartasuna eta laguntza. Aurtengo udan migratzaileentzat egokitu den erantzunak adierazten du gehiengoaren sentipena, eta lan hori finkatzeko lanean jarraituko dugu”.

 

Era berean, Erakundeen arteko Mahaiak, OIMek (Migrazioetarako Mundumailako Erakundea) emandako datuetatik abiatuta, zera nabarmentzen du: “Estatura iritsi diren pertsonetatik, % 9 baino ez da igaro Euskaditik. Gainera, Ikuspegiren datuen arabera, Euskadin % 9 baino ez da atzerritarra; Estatu mailan, % 12,9, eta Europar Batasunean, batez beste, % 11,2. Kontuan izan behar da kolektibo horren zati handi bat latinoamerikarrak direla, eta zainketen eremuan ekarpen handia egiten dutela”.  

 

“Aste honetan amaitu da Irungo baliabidea erabiltzeko aukera, eta, mahaian parte hartu duten erakundeen lankidetzari esker, eta batez ere udalari esker, Martindozenea aterpetxean iragaitzazko migratzaileentzako aldi baterako harrera-baliabidea kokatu da. Baliabide hori irailaren 1ean jarri zen martxan. 60 plaza ditu erabilgarri eta espazio bereiziak; beraz, leku horri esker, bakarrean batuko dira orain arte udalerrian irekitako bi baliabideak. Horrela, bertan, berme guztiekin eskaini ahalko zaie arreta gizon eta emakumeei eta laguntza duten adingabeei”, esan dute mahaiko kideek.

 

Puntu horretan,orain arte bezala, aholkularitza, osasun-arreta, gosariak, bazkariak eta afariak eskainiko dira, bai eta dutxa eta garbitasunerako zerbitzua ere, Erakunde Mahaian adostutako irizpideen arabera. Baliabide berri horren bidez, Euskadik larrialdietako aldi baterako 213 harrera-plaza ditu: 88 Bilbon, 35 Vitoria-Gasteizen, 30 Donostian eta 60 Irunen.

 

Pertsona horiek guztiak hartzeko egokitutako ostatuen harrera-lana Euskadiko Gurutze Gorriak egiten du, euskal erakundeekin duen lankidetza-akordio baten bidez. Horietan, ostatua eskaintzen da, pertsona horiek bere migrazio-prozesuaren berrezarpena egin bitartean.

 

Kolektibo ahulak

“Hainbat egoera antzematen ari dira eta, hori dela eta, eta, batik bat, kolektibo ahulenei arreta bereziagoa emateko beharra aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzak, laster, larrialdietako baliabideetan eskaintzen den egonaldia baino egonaldi luzeagoko baliabidea jarriko du abian”, esan du Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak.

 

Baliabide horretan, 15 egun egon ahalko dira (20ra luzatu ahalko da egonaldia). Denboraldi horretan, laguntza ematen duen gizarte-erakundeak denbora eta baliabide gehiago eduki ahalko ditu, behar zehatzak edo pertsonari eskaini dakizkiokeen ondoko bideratzeak hobeto aztertzeko.

 

“Larrialdiko gailuetan arreta jasotzen ari den kolektiboaren bilakaera ikusita, erabaki da baliabide horretan lehenetsi beharreko profilek honakoak izan behar dutela: adingabeak kargura dituzten emakumeak, bakarrik dauden emakumeak eta eriondokoak.  Berrizen badugu ezaugarri horiek guztiak betetzen dituen baliabidea eta, laster, zerbitzu hori ematen hasi ahalko da”, esan du Amilibiak.

 

Amilibia sailburuordeak esan bezala, “baliabide horren bidez, honako hauek ditugu helburu: gizarte-bazterketarako arriskuan dauden etorkinen oinarrizko beharrei (ostatua, elikadura, arropa, oreka emozionala etab.) erantzun; babesgabetasuneko eta aterperik gabeko egoerak saihestu eta gutxitu; informazioa, orientazioa eta aholkularitza eskaini”.

 

“Duela aste batzuk eratu zen Erakundeen arteko Mahaia. Mahaia Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek, Bilboko, Donostia / San Sebastiango, Vitoria-Gasteizko eta Irungo udalek, Euskadiko Gurutze Gorriakek eta hirugarren sektoreko beste erakunde batzuek eratzen dute. Mahaiak jarraitzen du iragaitzazko migratzaileen fluxu horri arreta emateko lanean, eta, horretarako, larrialdietako baliabideak etengabe aldatzen ari den egoera batera egokitzen ari dira. Orain arte astero batzen egon da mahaia eta hemendik aurrera hilabetero egingo ditu bilerak, nahiz eta orain arte egin den moduan, egunero dute etengabeko harremana, aurrea hartu, planifikatu eta ahalik eta arreta onena antolatzeko. Erronka da egoerara egokitu ahal izatea eta erantzun egokiak eskaintzea une bakoitzean; beraz, dei egiten dugu lankidetza eta elkarlan eraikitzailea bideratzeko”, esan du Amillibia sailburuordeak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Cruz Roja Euskadi