Eu

Emilio Sola: “Autonomia pertsonala sustatzea eta bizitza duina, erabatekoa eta kalitatekoa lortzea eta, horretarako, eskubideak eta ahalik eta independentzia-maila altuena bermatzea dira gure helburuak”

2018.eko irailak 03
  • ONCEren XVII. Argazki Lehiaketaren aurkezpena Vitoria- Gasteizko Vital Fundazioaren Araba Aretoan

 

VG 03 09 18

Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak, gaur goizean, zera esan du: “desgaitasuna duten pertsonen eskubideak defendatzeko, administrazio publikoek aringarriez bestelako neurriak hartu behar ditugu”. Hori horrela, zera nabarmendu du: “gure oinarrizko helburua herritarren autonomia pertsonala sustatzea da, bizitza duina, erabatekoa, kalitatekoa ematea eta, horretarako, beren eskubideak eta ahalik eta independentzia-maila handiena bermatzea”. Solak hitz horiek esan ditu ONCEren XVII. Argazki Lehiaketaren aurkezpenean, Vitoria- Gasteizen.

Argazki-erakusketa horren izenburua “Guztiontzako mundua, desgaitasunak gainditzea” da, eta Vital Fundazioaren Araba Aretoan egongo da ikusgai, irailaren 22ra arte. ONCEren  “Guztiontzako mundua, desgaitasunak gainditzea” XVII. Argazki Lehiaketaren ondorioz sortu da erakusketa eta, bertan, 56 irudi daude ikusgai, sarituak barne.

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria izan da Javier Domínguez Euskadiko ONCEko Lurralde Kontseiluarekin, Josune Albizu Vital Fundazioko zuzendariarekin eta Marian Olabarrieta Arabako Gizarte Zerbitzuetako foru diputatuarekin batera, erakusketaren aurkezpenean.

Edizio honetako garaileen zerrenda www.oncefoto.es orrialdean ikus daiteke, eta honako hau izan da: 1. saria: Taisir Mahdi (Irak), ‘Will in life’; 2. saria: Sandipani Chattopadhyay (India), ‘Hope’; 3. saria: Anastasiya Belyaeva (Errusiako Federazioa), ‘Warrior’. ONCEri atxikitako Argazkilariaren accesita: Carme Ollé (Bartzelona), ‘El sueño de una marathón’; Desgaitasuna duen Argazkilariaren accesita: Jordi Cañizares (Viladecans, Bartzelona), ‘Autoretrado: Pasado y presente’. 1. argazkilaria Euskadi: Vicente Esteve Ródenas (Irun, Gipuzkoa), ‘Puntuable’; 2. argazkilaria Euskadi: José Miguel Amuchastegi Esnaola (Donostia / San Sebastian. Gipuzkoa), ‘Diluvio’; eta 3. argazkilaria Euskadi: Luis Epelde Aramendi (Zarautz, Gipuzkoa), ‘Juntos’.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Domínguez Euskadiko ONCEko Lurralde Kontseiluarekin, Josune Albizu Vital Fundazioko zuzendariarekin eta Marian Olabarrieta Arabako Gizarte Zerbitzuetako foru diputatuarekin batera